Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2024ko apirilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1778

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 136/2024 prozedura laburtuan.

Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea du prozedura honi buruzko administrazio-espedientea.

136/2024 Prozedura Laburtua. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko sailburuordearen 2024ko urtarrilaren 8ko 48/2023 Ebazpenaren aurka eta Funtzio Publikoko zuzendari Juan M.ª Barasorda Goicoecheak 2023ko abenduaren 22an (526473 irteera) sinatutako paperaren aurka.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 26a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala