Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2024ko apirilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1776

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 25ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez egiten baita etxebizitzen sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileen onespena, deialdia eta argitalpena.

Energiaren Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, Euskal Autonomia Erkidegoan energiaren aurrezkia eta eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardueren ardura du.

Horri dagokionez, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza egiten ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) jasotako helburuak betetzeko. Jarduera horien artean, besteak beste, honako hauek sustatzen dituzten laguntza-programak aipatu behar dira: instalazioetan eta eraikinetan energia aurreztea eta energia berriztagarriak erabiltzea, energia-kontsumoa arrazionalizatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan pertsonen garraioan eta mugikortasunean petrolioarekiko mendekotasuna murriztea.

Ildo beretik, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, Euskadiko Energia Estrategia 2030 (3E2030) dokumentuan Eusko Jaurlaritzaren Energia Politikaren helburuekin bat etorriz, xede hau du: energiaren kontsumoaren eraginkortasuna areagotzen laguntzea, ingurumenaren gaineko eragina txikiagoa, jasangarriagoa eta seguruagoa izango den energia-sistema lortzeko, eta kanpoko baliabideekiko mendekotasuna murriztea.

Horrenbestez, laguntza programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitza sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ekintzak sustatzea.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen funtzioak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarren aldiz aldatzeko otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, etxebizitza sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea. Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen da haren edukia.

Bigarrena.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.3 artikuluarekin bat etorriz, etxebizitza sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzeko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bilbao, 2024ko martxoaren 25a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala