Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2024ko apirilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1775

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 25ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez egiten baitira etxebizitzen sektorean energia berriztagarrien iturriez baliatuta egindako autokontsumoari lotutako inbertsioetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileen onespena, deialdia eta argitarapena.

Energiaren Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, eta bera arduratzen da Euskal Autonomia Erkidegoan energiaren aurrezkia eta eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegiturak bultzatzeko jarduerez.

Horri dagokionez, Energiaren Euskal Erakundea zenbait ekintza egiten ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) jasotako helburuak betetzeko. Jarduera horien artean, Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioetan eta eraikinetan energia berriztagarrien erabilera sustatzeko ekintzak sustatzeko laguntza-programak daude.

Ildo beretik, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, Euskadiko Energia Estrategia 2030 (3E2030) dokumentuan jasota dauden Eusko Jaurlaritzaren Energia Politikaren helburuekin bat etorriz, xede hau du: behar den sustapen publikoaren bidez energiaren kontsumoaren eraginkortasuna areagotzea, eta, horrekin batera, energia-sistema lehiakorrago, jasangarriago eta seguruago bat lortzea, ingurumen-inpaktua eta kontsumorako energiaren beharra gutxituz eta kanpoko baliabideekiko mendekotasuna murriztuz.

Horrenbestez, laguntza-programa hau batez ere helburu honekin diseinatu da: ekintzak sustatzea, etxebizitzen sektorean autokontsumorako instalazioak egiteko, energia berriztagarrien iturriez baliatuta.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen funtzioak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, onartzea etxebizitzen sektorean energia berriztagarrien iturriez baliatuta egindako autokontsumoari lotutako inbertsioetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak eta deialdia. Ebazpen honen eranskinean haren edukia azaltzen da.

Bigarrena.– Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.3 artikuluarekin bat etorriz, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea, zeinak onartzen baititu etxebizitzen sektorean energia berriztagarrien iturriez baliatuta egindako autokontsumoari lotutako inbertsioetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean. EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bilbao, 2024ko martxoaren 25a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala