Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2024ko apirilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1774

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 2koa, Osasuneko sailburuordearena, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzeko eta haren osaera aldatzeko dena.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzeko eta haren osaera aldatzeko eskaera jaso da. Hori dela eta, honako hauetan xedatutakoa hartu behar da aintzat: Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen akreditazioari buruzkoa; uztailaren 3ko 14/2007 Legea, Ikerketa Biomedikoari buruzkoa, eta abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretua, medikamentuekin egiten diren saiakuntza klinikoak, medikamentuen ikerketarako Batzorde Etikoak eta Azterketa Klinikoen Espainiako Erregistroa arautzen dituena. Horrenbestez, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 8.2.d artikuluak ematen dizkidan eginkizunak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea.

Bigarrena.– Batzordekideak aldatzea eta pertsona hauek batzorde horretako kideak direla baiestea:

Presidentea:

Mikel Latorre Guisasola jauna. Mediku espezialista. Kalitatearen Unitateko atalburua.

Presidenteordea:

Rita Sainz de Rozas Aparicio andrea. Farmazialari ondokoa.

Idazkaria:

Vanesa Regúlez Campo andrea. Erizaintzako irakaskuntzako erizaina. Erizaintzako Zuzendaritza.

Bokalak:

– Iciar Alfonso Farnós andrea. Osasun Saileko farmakologo klinikoa.

– Pedro González Fernández jauna. Mediku espezialista.

– Francisco José Álvarez Díaz jauna. Biologia Zientzietan doktorea, ikerketa-unitatea.

– Iratxe Seijas Betolaza andrea. Mediku espezialista.

– Marta Montejo Fernández andrea. Mediku espezialista.

– Kepa Mirena San Sebastian Moreno jauna. Mediku espezialista.

– Maria del Carmen Estefanía Bilbao andrea. Zuzenbidean lizentziaduna.

– Susana González Larragán andrea. Dokumentazioan lizentziaduna.

– Marta Ijalba Martínez andrea. Medikuntzan graduduna. Barneko mediku egoiliarra, Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko espezialitatean.

– José Ignacio Pijoan Zubizarreta jauna. Mediku espezialista. Batzordeko kide legoa.

Hirugarrena.– Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko batzordeak jardun-eremu geografiko eta instituzional hau izango du: ikerketa-proiektuak eta baimendu ondoren eta behaketa bidez egindako zentro bakarreko azterlanak, medikamenturik gabeak, honako hauetan egindakoak: Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESI, Barakaldo-Sestaoko ESI, Gorlizko ospitalea, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea, Bizkaiko Osasun Barrutiko ospitaleetako zein ospitalez kanpoko zentro pribatu guztiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Bizkaiko Osasun Barrutian dituen zentroak.

Laugarrena.– Ebazpen honen bidez emandako akreditazioak hiru urteko indarraldia izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; epe hori amaitutakoan, indarraldia luzatu ahal izango da dagokion eskabidea egin ondoren, eta, betiere, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Bosgarrena.– Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari jakinarazi beharko zaio akreditazioa berritu dela.

Seigarrena.– Batzordeak honako hauek helarazi beharko dizkio Osasun Sailari, gordailutu ditzan eta haien berri eman dezan: funtzionamendurako prestatutako lan-prozedura espezifikoak, bileren maiztasuna, erantzunak emateko finkatu duen gehieneko denbora, eta, indarreko legediarekin bat etorriz, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari egin behar dizkion jakinarazpenak.

Zazpigarrena.– Osaera aldatuz gero, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Ikerkuntza Batzorde Etikoak hilabete lehenago eskatu beharko du aldatzeko baimena.

Zortzigarrena.– Halaber, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren betekizun eta inguruabarrik aldatuz gero, Osasuneko sailburuordeari jakinarazi beharko zaio, hilabeteko epean, aldaketa gertatzen denetik hasita, hala xedatuta baitago 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, bat etorriz Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 2a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala