73. zk., 2024ko apirilaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1770
EBAZPENA, 2024ko martxoaren 20koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraio publikoaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa ezartzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko maiatzaren 30eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.
Dirulaguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2023ko maiatzaren 30eko Aginduak 11.3 artikuluan xedatzen duenez, dirulaguntza guztiak emandakoan onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.
Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraio publikoaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa ezartzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko maiatzaren 30eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda, eta emandako diru-kopurua, Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera. Ebazpen honen eranskinean doaz onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 20a.
Garraio Plangintzaren zuzendaria,
SARA BARREAL JIMENEZ.
ERANSKINA.
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraio publikoaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa ezartzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko maiatzaren 30eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunak eta emandako diru-kopuruak.