Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2024ko apirilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1769

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 20koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko apirilaren 25eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.

Dirulaguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2023ko apirilaren 25eko Aginduak 11.3 artikuluan xedatzen duenez, dirulaguntza guztiak emandakoan onuradunen zerrenda eta emandako diru kopurua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko apirilaren 25eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua, Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera. Ebazpen honen eranskinean doaz onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 20a.

Garraio Plangintzaren zuzendaria,

SARA BARREAL JIMENEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala