Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2024ko apirilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1765

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoan kualifikazio txikia duten gazte langabeak gizartean eta lanean aktibatzeko prestakuntza-ekintzak egiteko 2023-2025eko dirulaguntzen deialdian aurreikusitako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda jakinarazten duena.

Dirulaguntza publikoak ematerakoan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoan kualifikazio txikia duten gazte langabeak gizartean eta lanean aktibatzeko prestakuntza-ekintzak egiteko 2023-2025 dirulaguntzen deialdiak (Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2023ko maiatzaren 17ko bilkuran onartua) honako hau ezartzen du 7.11 artikuluan: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, deialdi honen babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta jasotako zenbatekoak zein diren eta EGIFek finantzaketan parte hartzen duela adieraziko da.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea EAEn kualifikazio txikia duten gazte langabeak gizartean eta lanean aktibatzeko prestakuntza-ekintzak egiteko 2023an emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.

Bigarrena.– Berariaz jasotzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa, FSE+ Euskadi 2021-2027 Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala