Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2024ko apirilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
1764

AGINDUA, 2024ko martxoaren 27koa, Osasuneko sailburuarena, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeko 102.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2024ko otsailaren 22ko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten duenak, bere 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau

EBATZI DUT:

Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzakoa, 520010 zenbakiko kodea, 129. dotazioa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 27a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala