73. zk., 2024ko apirilaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKO LEGEBILTZARRA
1763
ERABAKIA, 2024ko martxoaren 25ekoa, Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorreko Mahaiarena, zeinaren bidez ezartzen baita eskabideak aurkezteko epea Eusko Legebiltzarreko administrari laguntzaileen kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko oposizio-lehiaketa sistemaren bidezko hautaketa prozesurako, administrari laguntzaile elebidunen bi plaza betetzeko, bata txanda irekian eta bestea barne-promozioko txandan, biak ere sarbide orokorraren bidez.
Mahaiaren 2022ko maiatzaren 31ko erabakiaren bidez onetsi zen Eusko Legebiltzarreko lanpostuak aldi baterako betetzen ari diren langileak egonkortzeko 2022ko enplegu publikoaren eskaintza, Langileen Estatutuaren eta Legebiltzarreko Administrazioaren araubide juridikoaren seigarren xedapen gehigarrian aurreikusita dauden enplegua finkatzeko prozesuen baitan (Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 92. zenbakia, 2022ko maiatzaren 31koa).
Era berean, Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2022ko abenduaren 20ko erabakiaren bidez, konbokatu egin zen Eusko Legebiltzarreko administrari laguntzaileen kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko oposizio-lehiaketa sistemaren bidezko hautaketa prozesua, administrari laguntzaile elebidunen bi plaza betetzeko, bata txanda irekian eta bestea barne-promozioko txandan, biak ere sarbide orokorraren bidez, eta horretarako oinarri espezifikoak onetsi ziren (Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 119. zenbakia, 2022ko abenduaren 30ekoa, eta EHAAren 11. zenbakia, 2023ko urtarrilaren 17koa).
Oinarri espezifikoen 2. oinarrian aurreikusita dagoenez, eskabideak aurkezteko epea Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren erabaki bidez zehaztuko da, eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Hori betearazteko, honako hau erabaki da:
Lehenengoa.– 2024ko apirilaren 13an hasi eta 2024ko maiatzaren 2ko 14:00etan amaituko da prozesu honetarako eskabideak aurkezteko epea: Eusko Legebiltzarreko administrari laguntzaileen kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko oposizio-lehiaketa sistemaren bidezko hautaketa prozesua, administrari laguntzaile elebidunen bi plaza betetzeko, bata txanda irekian eta bestea barne-promozioko txandan, biak ere sarbide orokorraren bidez.
Bigarrena.– Prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 7. apartatuaren eta oinarri espezifikoen 4. apartatuaren arabera (biak EHAAren 2023ko urtarrilaren 17ko 11. zenbakian argitaratutakoak) beteko dira eskabideak: Eusko Legebiltzarreko administrari laguntzaileen kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko oposizio-lehiaketa sistemaren bidezko hautaketa prozesua, administrari laguntzaile elebidunen bi plaza betetzeko, bata txanda irekian eta bestea barne-promozioko txandan, biak ere sarbide orokorraren bidez:
1.– Plazetarako lehiatzaileek finkatze-prozesuen oinarri orokorretako 5.1 apartatuan orokorki ezartzen diren eskakizunak bete behar dituzte.
2.– Eskabidea finkatze-prozesuen oinarri orokorretako 7. apartatuan xedatutakoaren arabera bete beharko da, Eusko Legebiltzarraren helbide elektronikoaren bidez (www.legebiltzarra.eus edo Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren helbide elektronikoaren bidez (www.ivap.euskadi.eus), bai eta azterketa-eskubideak ordaindu ere.
Internet bidezko eskaera KZgune publikoen bidez egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide elektroniko honetan eskuratu daiteke: www.kzgunea.net.
Halaber, eskaera bete ahal izango da Eusko Legebiltzarreko Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzaren bulegoetan (Becerro de Bengoa kalea z.g., Vitoria-Gasteiz; eraikin administratiboa), astelehenetik ostiralera, 09:00ak eta 13:00ak bitartean.
3.– Administrari laguntzaileen kidegorako azterketa-eskubideen zenbatekoa 10 euro da.
Ordainketa egin ahal izango da oinarri orokorretako 7. apartatuan aurreikusitako moduan.
Hirugarrena.– Erabaki hau Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorreko Mahaiaren 2024ko martxoaren 25eko erabakiaren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, organo horretan bertan, hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 25a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.