Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2024ko apirilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
1761

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 25ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2024ko martxoaren 22ko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 27ko Ebazpenaren hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da; 2022ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakitera ematea 2024ko martxoaren 25ean jarri dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2024ko martxoaren 22ko Ebazpena, karrerako funtzionario izendatzen duena Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategoriarekin.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 25a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.


Azterketa dokumentala