71. zk., 2024ko apirilaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1722
IRAGARKIA, 2024ko martxoaren 22koa, Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 655 bis eta 685. artikuluetan aipatzen den aurretiazko prozeduren ebazpenen jakinarazpenarena.
Beherago aipatzen den administrazio-egintza jakinarazteko ahaleginak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42.2 artikuluan xedatutakoaren arabera egindakoak, ez du emaitzarik izan, eta, beraz, ezin izan da jakinarazpena egin. Kasu horretan, Lege horren 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera, jakinarazpena «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratutako iragarki baten bidez egingo da. Jarraian, egintzaren laburpena argitaratzen da:
Interesduna edo haren legezko ordezkaria edukiaren berri izateko eta egintza hori jasota uzteko agertu ahal izango da Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, Bizilagun Zerbitzuan (Kale Nagusia 85, Bilbao), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara, gehienez ere 10 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aurreko paragrafoan adierazitako epea igaro eta interesduna agertu ez bada, jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztietarako, epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, agertzeko zehaztutako azken egunetik aurrera.
Bilbao, 2024ko martxoaren 22a.
Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.