71. zk., 2024ko apirilaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 3 orri.)
- EPUB (155 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1712
EBAZPENA, 2024ko martxoaren 26koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez iragartzen baita zerrendatutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia; finka horiek Berango eta Getxoko udalerrietan daude, 13,2 kV-eko «Berango-Lukategi cto.1» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrendaren handitzea, STR Liboa (4538) TA eta 9013 zenbakidun euskarriaren artean eraberritzeko proiektuaren eraginpean. Instalazioaren titularra i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU da.
Erreferentzia: (48-AT-Y-2023-00040) JCI/YMM.
Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2024ko urtarrilaren 10eko Ebazpenaren bidez, aipatutako instalazio elektrikoari aurretiko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena eman zitzaion eta onura publikokoa dela deklaratu zen.
Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2024ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaren bidez, 2024ko urtarrilaren 10eko Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren Ebazpenean antzemandako akatsak zuzendu ziren.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, onura publikokoa dela deklaratzeak berekin dakar eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra, eta, ondorioz, okupazioa premiaz egin beharra, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.
Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluarekin bat etorriz (1954ko abenduaren 17ko BOE), lurralde-ordezkaritza honek erabaki du eraginpeko eskubideen eta ondasunen jabe eta titularrei deitzea eraginpeko ondasunak dauden udalerriko udaletxera (Bizkaiko Lurralde Historikoan). Hor egingo dira eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioaren akta.
Eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak eta horretan bestelako interesak dituzten gainerako pertsona guztiak ere joan behar dute bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notarioren batekin ere joan daitezke.
Honekin batera dagoen zerrendan aditzera emandako egun eta orduan jasoko dira aktak, eta hori zitazio-zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako gainerako argitalpenak ere egingo dira.
Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiaren 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek nahi adina alegazio aurkez ditzakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez lurralde-ordezkaritza honetako Bilboko egoitzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5.a), aldez aurretiko aktak jasotzeko izendatutako egunera arte.
Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren bigarren arauan xedatutakoaren arabera, iragarki honek hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasunen eta eskubideen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.
Bilbao, 2024ko martxoaren 26a.
Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.