Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2024ko apirilaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEA
1709

IRAGARKIA, 2024ko aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Arratiako Udalen Mankomunitatearen Presidentziak, 2024ko martxoaren 20ko 13/2024 Dekretuaren bidez, ebazpen hau eman zuen:

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluak eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 22. artikuluak ezartzen dute enplegu publikoaren eskaintza egingo dela aurrekontuaren barruan dauden, eta langile berriekin bete behar diren giza baliabideen beharrak betetzeko. Horren harira, langileen zerrendan gertatutako aldaketak ikusita, eta zerbitzu mankomunatuak behar bezala emateko planteatutako langile-beharrak aztertuta, eta enplegu publikoan behin-behinekotasuna gutxitzeko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoa aintzat hartuta, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.– Onestea Arratiako Udalen Mankomunitatearen 2024ko enplegu publikoaren eskaintza, egonkortze-prozesuaren plazena –eranskinean jasota daude–, salbuespenez eta ezohiko izaerarekin, enplegu publikoan behin-behinekotasuna gutxitzeko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraituta.

Bigarrena.– Enplegu publikoaren eskaintzaren helburua da plazetarako deialdia egitea, ez zuzenean lanpostuetarako deialdia; eta, lanpostu horien hizkuntza-eskakizunak, Korporazioaren indarreko lanpostu-zerrendan daude. Hala ere, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen V. tituluan, hizkuntza-normalizazioari buruzkoan, eta, orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan xedatutakoa betetzeko, eta Eusko Jaurlaritzako organo eskudunek bere garaian eginiko txostenekin bat etorriz, enplegu publikoan jasotako plazen hizkuntza-eskakizunak izango dira dagozkien eranskinetan ezarritakoak.

Hirugarrena.– 2024. urtean zehar ez da aldi baterako langilerik kontratatuko, salbuespeneko kasuetan eta behar-beharrezko eta ezin geroratuzko premiak betetzeko izan ezik.

Laugarrena.– Ebazpen honen berri ematea AUMko funtzionarioen ordezkariari, AUMko lan-kontratuko langileen ordezkariari eta AEHEAko lan-kontratuko langileen ordezkariari.

Igorre, 2024ko martxoaren 26a.

Presidentea,

AITOR SORRIKETA LARREA.

ERANSKINA

– Probintzia: Bizkaia.

– Korporazioa: Arratiako Udalen Mankomunitatea.

2024KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SARRERA LIBREKO SISTEMA EGONKORTZEKO LEHIAKETA (20/2021 LEGEA – SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala