Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2024ko apirilaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1707

349/2024 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pazientearen eta Erabiltzailearen Arreta Zerbitzuko (PEAZ) Gainbegirale lanpostuaren deialdia.

AURREKARIAK

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 29ko 78/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pazientearen eta Erabiltzailearen Arreta Zerbitzuko (PEAZ) Gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko (2024ko otsailaren 15eko EHAA 34. Zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.

Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1 e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA 219. zk.) eta deialdia arautzen duten oinarriak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pazientearen eta Erabiltzailearen Arreta Zerbitzuko (PEAZ) Gainbegirale lanpostua betetzeko deialdia. Hutsik uzte horrek Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2024ko martxoaren 26a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala