Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2024ko apirilaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1706

693/2024 EBAZPENA, martxoaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erosketa, Finantza eta Aurrekontu-Zuzendariordearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erosketa, Finantza eta Aurrekontuetako zuzendariorde lanpostua hutsik dagoenez, Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusia), Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Nagusi honek. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erosketa, Finantza eta Aurrekontuetako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdian –ebazpen honen bitartez egiten da deia–, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoek parte har dezakete (funtzionarioek, estatutupekoek nahiz lan-kontratuko langile finkoek). Hauek dira bete beharko dituzten baldintzak:

1.– Titulazio akademikoa: Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna edo graduduna, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna edo graduduna, edo baliokidea.

2.– Hizkuntza-eskakizuna: 3.a, 2013ko abenduaren 3ko derrigortasun-datarekin.

3.– Esperientzia: 5 urteko esperientzia izatea A1/A2 lanbide-taldeetako zereginetan.

Bigarrena.– Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideetako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, honako hauek adieraziz:

– Titulu akademikoak.

– Betetako lanpostuak.

– Esperientzia profesionala eta kudeaketa sanitariokoa.

– Ikasketak, ikastaroak, txostenak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Era berean, egoki iritzitako argitalpen, txosten edo bestelako agiriak ere aurkeztu ahal izango dituzte.

Aurreko paragrafoan adierazitako moduan ez da beharrezkoa izango Osakidetzako CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak egiaztatzea, baina egoera hori izangaiaren eskabidean adierazi beharko da.

Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala