71. zk., 2024ko apirilaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1703
260/2024 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Garbiñe Garín Atorrasagasti Aieteko Osasun Zentroko Lehen Mailako Arretako unitateburu kargutik kentzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Donostialdeko ESIko Gerentziako Zuzendaritzaren otsailaren 4ko 122/2021 Ebazpenaren bidez, Garbiñe Garín Atorrasagasti andrea izendatu zen Aieteko Osasun Zentroko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren funtzioak betetzeko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Gerentzia honek hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Garbiñe Garín Atorrasagasti andrea Aieteko Osasun Zentroko Lehen Mailako Arretako unitateburu kargutik kentzea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko martxoaren 10eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Donostia, 2024ko martxoaren 6a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.