Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2024ko apirilaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

DURANGOKO UDALA
1701

IRAGARKIA, Durangoko zarataren aurkako Udal Ekintza Plana jendaurrean jartzeari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18. artikulutik 19. artikulura bitartean xedatutakoa betez, jendaurrean jartzen da Zarataren aurkako Ekintza Plana, hilabeteko epean.

Epe horretan, espedienteari erantsitako dokumentazioa aztertu ahal izango da Hirigintzako Udal Arloaren bulegoetan (Barrenkalea 17, 2. solairua), 08:30etik 14:00etara, baita Udalaren webgunean ere (www.durango.eus), eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

Durango, 2024ko martxoaren 5a.

Bigarren alkateordea,

SARA OCEJA SALAZAR.


Azterketa dokumentala