Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2024ko apirilaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1691

IRAGARKIA, 2024ko otsailaren 21ekoa, zeinaren bidez jakinarazten baita Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako egonkortzeko salbuespenezko prozesuan lortutako puntuazio jakin batzuen behin betiko zerrenden aurka jarritako gora jotzeko errekurtso baten ebazpena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori eranskineko pertsonari zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Honekin batera doan eranskinean adierazten den interesdunak eskuragarri du ebazpenaren testu osoa, Hezkuntza Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; tel.: 945 018284).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 21a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala