Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2024ko apirilaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1689

IRAGARKIA, 2024ko martxoaren 26koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: 13,2 kV-eko erdi tentsioko «4549 L08 Gernika Kanala Kosta» zirkuitu sinpleko lur-azpiko linearen zati berria. Honekin 901168480 zenbakidun «Meorio Barria» TZ eta 901168610 zenbakidun «Islas Bekobarria» TZ lotzea lortuko da. Proiektua Gautegiz-Arteagako udal-mugartean (Bizkaia) kokatuta dago.

Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-03-31ko EHAA; dekretu horren bidez arautzen dira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak), honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulua (2013-12-26ko BOE); 223/2008 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa (2008-03-19ko BOE), goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituena (01etik 09ra bitarteko JTO-LAT); eta 337/2014 Errege Dekretua, maiatzaren 9koa (2014-06-09ko BOE), goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituena (01etik 23ra bitarteko JTO-RAT). Izan ere, instalazio elektriko horretarako eskatu dituzte aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena.

Erreferentzia: JCI/YMM.

Espedientea: 48-AT-Y-2022-00118.

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.

– Kokapena: Gautegiz-Arteagako udal-mugartea.

– Aurrekontua, guztira: 125.440,34 euro.

– Helburua: euskarri gaineko transformazio zentroa, lur-azaleko transformazio trinko bategatik aldatzea. Gainera, aireko linearen zati batzuk lurperatu egingo dira.

– Instalazioaren ezaugarriak: Pedro Cotero Alonso industria-ingeniariak 2022ko uztailean sinatutako proiektuan adierazitakoak. Proiektua espedientean jasota dago.

Proiektua gauzatzeko aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena eskatzen dira.

Hori guztia argitara ematen da jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta proiektuak ukitutako gainerako titularrek, berariaz aztertu ahal izan dezaten proiektua sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), Gautegiz-Arteagako udaletxean edo honako URL honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Ordezkaritza honetan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia) edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 20 egun balioduneko epean.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.

Bilbao, 2024ko martxoaren 26a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.


Azterketa dokumentala