Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2024ko apirilaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1686

AGINDUA, 2024ko martxoaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, honako agindu hau aldatzeko dena: Agindua, 2024ko otsailaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Eskibel» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, Lehen Hezkuntzako bi unitate gehitzeagatik.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

Era horretako hutsak atzeman dira Hezkuntzako sailburuaren 2024ko otsailaren 23ko Aginduaren testuan (2024ko martxoaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 49. zk.). Agindu horren bidez, Donostiako (Gipuzkoa) «Eskibel» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da, Lehen Hezkuntzako bi unitate gehitzeagatik. Hori dela eta, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluak eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 4. artikuluak (martxoaren 29ko 39/2022 Dekretuak aldatua) emandako eskumenak baliatuz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Hezkuntzako sailburuaren 2024ko otsailaren 23koa Aginduan aldaketa hauek egitea (agindu horren bidez Donostiako –Gipuzkoa– «Eskibel» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da, Lehen Hezkuntzako bi unitate gehitzeagatik):

a) 2024/1203 (2/1) orrialdean, lehenengo ebazpen-zatian, honela dio:

«– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, honako edukierakoak.»

baina hau esan behar du:

«– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, honako edukierakoak:»

b) 2024/1203 (2/2) orrialdean, honela dio:

«– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Humanitateak eta Gizarte Zientziak» modalitateak, 4 unitate, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierarekin.»

baina hau esan behar du:

«– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Humanitateak eta Gizarte Zientziak» modalitateak, 4 unitate, bakoitza 35 ikaspostutarako edukierarekin.»

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala