Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2024ko apirilaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1677

38/2024 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Arabako Foru Aldundiarekin arreta soziosanitariorako sinatutako hitzarmenaren luzapena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmenaren luzapena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Arabako Foru Aldundiarekin arreta soziosanitariorako sinatutako hitzarmenaren luzapena. Hitzarmenaren luzapen hori ebazpen honen eranskinean dago.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 27a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 27KO 38/2024 EBAZPENARENA
ARABAKO FORU ALDUNDIAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK 2023KO OTSAILAREN 1EAN, ARRETA SOZIOSANITARIORAKO SINATUTAKO LANKIDETZA HITZARMENA LUZATZEKO AKORDIOA
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 29a.
BILDU DIRA:

Alde batetik, Ramiro González Vicente, Arabako Ahaldun Nagusia, Arabako Foru Aldundiaren izenean eta haren ordezkari gisa, Gobernu Kontseiluaren 2023ko abenduaren 28ko erabakiaren bidez hitzarmen hau formalizatzeko ahalmena duena.

Eta bestetik, Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua, Gobernu Batzordearen 2023ko abenduaren 26ko erabakiaren bidez egintza honetarako eskumena duena.

Alderdiek beharrezko gaitasun juridikoa aitortzen diote elkarri hitzarmenaren luzapen eranskin hau sinatzeko, eta horren arabera,

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.– Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten 2023ko otsailaren 1ean, arreta soziosanitarioa emateko, eta 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arteko indarraldia izango du.

Bigarrena.– Aipatutako hitzarmenaren bederatzigarren hizpaketaren arabera, alde bien adostasunez luzatu ahal izango da, beren-beregi, baina ezin izango da gainditu Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legean zehazten den gehieneko iraupena.

Hirugarrena.– Bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute gizarte-zerbitzuak garatzeko eta sendotzeko lankidetzari eustea.

Horregatik guztiagatik, bi alderdiek aipatutako hitzarmena luzatzeko akordioa sinatzea erabaki dute, honako klausula hauen arabera:

HIZPAKETAK

Lehenengoa.– Hitzarmena luzatzea.

Urtebetez luzatzen da, 2024ko abenduaren 31ra arte, 2023ko otsailaren 1an sinatutako lankidetza-hitzarmena, arreta soziosanitarioa ematekoa.

Bigarrena.– 2024rako konpromisoak.

Onuradunen eskura dauden plazen kopurua eta 2024rako finantza-lankidetzaren zenbatekoa 2023rako ezarritakoen berdinak izango dira.

Horrela, Arabako Foru Aldundiak plaza hauek jarriko ditu hartzaileen eskura, honela banatuta: URSS-Egoitza Unitate Soziosanitarioa 25, EMGC 30 duten pertsonentzako eguneko zentroak, EMGC 173 duten pertsonentzako egoitza-unitateak eta mendekotasuna duten adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzak 1.270.

Bestalde, Osasun Sailak 4.862.200 euro bideratuko ditu 2024an hitzarmenaren xede diren plazak garatzeko.

Hirugarrena.– Luzapenaren ondorioak.

Luzapena honen ondorioak sinatzen denetik hitzarmena azkendu arte luzatuko dira.

Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egindako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 4.2 artikuluarekin bat etorriz, luzapen hau bertan behera uzteko baldintza izango da kreditu egokia eta nahikoa egotea Euskal Autonomia Erkidegoaren 2024ko Aurrekontu Orokorretan.

Eta aurretik azaldutako guztiarekin ados egonda, luzapen honen bi kopia sinatzen dituzte, goian adierazitako tokian eta egunean.

Arabakoa ahaldun nagusia,

RAMIRO GONZÁLEZ VICENTE.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala