Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2024ko apirilaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1674

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 25ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Hezkuntza Sailaren eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen mendeko zentroetako garbiketa-kontratetako langileen 2023rako soldata-taulak eguneratzeko eta sortutako atzerakinak ordaintzeko akordio partziala erregistratu, argitaratu eta gordailutzea (hitzarmenaren kode-zenbakia: 86001895012002).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2024ko martxoaren 22an, REGCONen aurkeztu da 2023rako soldatak eguneratzeko eta atzerakinak ordaintzeko akordio partzialari dagokion dokumentazioa. Akordio hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta UPV/EHUren mendeko zentroetako garbiketa-zerbitzuaren emakidadun diren enpresetako hitzarmen kolektiboa negoziatzeko batzordeak hartu du.

Bigarrena.– Akordio hori 2024ko martxoaren 19an sinatu zuten UGT, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek eta Hezkuntza Sailaren esleipendun diren Garbiketa Enpresen Elkarteak.

Hirugarrena.– Akordio partzial hori sinatu dutenek pertsona bat izendatu dute, sinatze-aktan, akordioa erregistratzeko eta argitaratzeko izapideak egin ditzan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lehendakariaren 2020ko irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) Lan eta Enplegu Saila sortu zuen 2. artikuluan, eta, 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, sailak, besteak beste, lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena egikaritu behar du. Bestalde, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko 2021eko urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak, geroago 2021eko uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuaren bidez aldatu denak, 10.1.i) artikuluan Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari esleitzen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro telematikoa zuzendu eta kudeatzeko egitekoa, Erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz.

Bigarrena.– Sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Hirugarrena.– Aurkeztu den akordioa inskribatu beharreko egintza bat da, Lan-hitzarmenak eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko 2010eko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Inskripzio-eskaera eta erantsitako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da legez eskatzen diren baldintzak betetzen dituela eskaerak; beraz, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko laneko hitzarmen eta akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko 2011ko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoarekin (2023ko otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori),

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei horren berri ematea.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 25a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

eranskina

Bilbao, 2024ko martxoaren 19a.

HEZKUNTZA SAILAREN ETA UPV/EHU-REN MENDEKO ZENTROETAKO GARBIKETA-KONTRATETAKO LANGILEEN 2023RAKO SOLDATA TAULAK EGUNERATZEKO ETA SORTUTAKO ATZERAKINAK ORDAINTZEKO AKORDIO PARTZIALA (% 0,5 GEHIAGO)

Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko egoitzan bildu dira, alde batetik, Hezkuntza Sailaren esleipendun diren Garbiketa Enpresen Elkartea, eta, bestetik, UGT, LAB, ESK eta CCOO sindikatuak. Sindikatu horiek negoziazio-batzordeko langileen aldean daukaten ordezkaritza % 59,76koa da, 2015eko maiatzaren 12ko eratze-aktan jasota dagoenez.

ADOSTEN DUTE:

Lehenengoa.– 2023rako % 0,5eko igoera gehigarria onartzea, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Igoera hori eta aurretik onartutako % 3ko igoera batuta, guztira % 3, 5 ko igoera egiten du 2022ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekiko, bat etorriz hitzarmen ultraktiboaren 48. artikuluan eta Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren 2024ko otsailaren 23ko 25/2024 Ebazpenean aurreikusitakoarekin, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea 2023rako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden langileen ordainsarien % 0,5eko igoera gehigarria onartzen duen akordioa.

Bigarrena.– Enpresek aipatutako igoerak sortutako atzerakin guztiak ordainduko dituzte eta langileen soldata eguneratuko dute, eranskinean erantsitako soldata-taulen arabera. Horrela, alderdiek itxitzat ematen dute 2023ko hitzarmen kolektibo honen arlo ekonomikoa.

Hirugarrena.– Akordio honek eraginkortasuna izango du Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 87., 88. eta 89. artikuluen babesean, eta argitaratzen denetik aurrera nahitaez bete beharko da. Hura izapidetzeko baimena ematen zaio Lan Harremanen Kontseiluari. Edonola ere, akordioa argitaratzen denetik, enpresek hilabeteko epea izango dute atzerakinak ordaintzeko.

2023KO SOLDATA-TAULA (3,5 %)
(Ikus .PDF)
ANTZINATASUN KONTSOLIDATUA (HEZKUNTZA SAILARI ETA SHEERI ATXIKITAKO ZENTROETAN 2000-09-01 BAINO LEHENAGO ETA UPV/EHURI ATXIKITAKO ZENTROETAN 2001-01-01 BAINO LEHENAGO EGINDAKO HIRURTEKOAK)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala