Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2024ko apirilaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1673

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 8koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira lan-arriskuen prebentzioaren arloko jardueretarako dirulaguntzak emateko 2024. urteko deialdiaren emaitzak.

EGITATEAK

1.– 2023ko abenduaren 28an, ebazpen hau argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: 2023ko abenduaren 19ko Ebazpena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita lan-arriskuen prebentzioaren arloko jardueretarako dirulaguntzak emateko 2024. urteko deialdia.

2.– 2024ko urtarrilaren 29an amaitu zen eskabideak aurkezteko epea; guztira, 22 eskabide aurkeztu ziren.

3.– Behin eskabideak aztertuta eta ebazpenak entitate onuradunei jakinarazita, eskabide guztien zerrenda argitaratu behar da, dirulaguntzak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan.

Hori guztia ikusita,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebazpen honen I. eta II. eranskinetan jasotako entitate eskatzaileen zerrenda, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko abenduaren 19ko Ebazpenaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, lan-arriskuen prebentzioaren arloko jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia iragarri zen (EHAA, 246. zk., 2023ko abenduaren 28koa).

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean; bi kasuetan, epea zenbatzen hasiko da ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46. artikuluetan.

Barakaldo, 2024ko martxoaren 8a.

OSALANeko zuzendari nagusia,

MARÍA LOURDES ISCAR REINA.

I. ERANSKINA
ONARTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala