Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2024ko apirilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1669

IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita ingurumen-baimen bateratuaren eta teknika erabilgarri onenen dokumentazio konparatiboaren funtsezko aldaketarako proiektua, Litografía Alavesa, S.A. enpresak aurkeztu duena metalak tratatzeko eta estaltzeko Oyón-Oiongo udalerrian.

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ezartzen du ingurumen-baimen bateratua izan behar dela 1. eranskinean jasotako jardueretako batzuk egiten diren instalazioetan eraikuntza-, muntatze-, ustiapen- edo lekualdatze-lanak egiteko edo horietan funtsezko aldaketaren bat egiteko.

Ingurumen-baimen bateratuaren xedea da atmosfera, ura eta lurzorua ez kutsatzeko edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura murriztu eta kontrolatzeko baldintzak ezartzea, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema integratuak ezarriz; horrela, ingurumen osoa ahalik eta hoberen babestu ahal izango da.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko Erregelamenduak –zeina, aldi berean, industriako emisioei buruzkoa baita– (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onartu zuen) 16. eta 16. artikuluetan arautzen du baimenean bertan eta ingurumen-baimen bateratua berrikusteko prozeduran funtsezko aldaketak egiteko prozedura sinplifikatua; gutxienez hogei eguneko epea ezartzen du aldatu den hori jendaurrean erakusteko.

Metalak tratatzeko eta estaltzeko jardueraren kasuan, epealdi bakarrean jarri behar dira jendaurrean ingurumen-baimen bateratuaren funtsezko aldaketarako proiektua eta ingurumen-baimen bateratuaren berrikuspena eta funtsezko aldaketa izapidetzeko teknika erabilgarri onenen dokumentazio konparatiboa.

Adierazitako guztiagatik, Litografía Alavesa, S.A. enpresaren AAI00085_REV_2023_001 espedientea jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak.

Jendaurreko izapidean jarriko den instalazio-espedientea Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) argitaratuko da, jendeak eskura izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 20a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.


Azterketa dokumentala