Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2024ko apirilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1668

IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Legutio udalerrian dagoen burdinazko piezak grafito esferoidalarekin eta grafito laminarrarekin galdatzeko jarduerarako Arenacasting, S.L.U. enpresak aurkeztu dituen proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa.

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ezartzen du ingurumen-baimen bateratua izan behar dela 1. eranskinean jasotako jardueretako batzuk egiten diren instalazioetan eraikuntza-, muntatze-, ustiapen- edo lekualdatze-lanak egiteko edo horietan funtsezko aldaketaren bat egiteko.

Ingurumen-baimen bateratuaren xedea da atmosfera, ura eta lurzorua ez kutsatzeko edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura murriztu eta kontrolatzeko baldintzak ezartzea, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema integratuak ezarriz; horrela, ingurumen osoa ahalik eta hoberen babestu ahal izango da.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko Erregelamenduak –zeina, aldi berean, industriako emisioei buruzkoa baita– (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onartu zuen) 16. eta 15. artikuluetan arautzen du funtsezko aldaketak egiteko prozedura; gutxienez hogei eguneko epea ezartzen du aldatu den hori jendaurrean erakusteko.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legeak 76. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egin behar dute II.D eranskinean zehazten diren proiektu publikoek eta pribatuek, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin behar dute II.E eranskinean zehazten diren proiektu publikoek eta pribatuek.

Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduran ezartzen da organo substantiboak gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean jarri beharko duela jendaurrean aldatu den hori.

Bestalde, abenduaren 9ko 10/2021 Legeak 23.a) artikuluan ezartzen du ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoarena denean, eta jarduera ingurumen-baimen integratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren araubidearen mende dagoenean, bi erregimen horiei dagozkien administrazio-prozedurak eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura barne hartuko direla.

Burdina galdatzeko jarduera denez, ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen arrunta lortze aldera, proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena aldi bakarrean jarri behar dira, biak batera, jendaurrean.

Adierazitako guztiagatik, Arenacasting, S.L.U. enpresaren AAI00164_MS_2023_001 espedientea jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak.

Jendaurreko izapidean jarriko den instalazio-espedientea Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa) argitaratuko da, jendeak eskura izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 19a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.


Azterketa dokumentala