68. zk., 2024ko apirilaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (256 KB - 21 orri.)
- EPUB (128 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
1664
EBAZPENA, 2024ko martxoaren 21ekoa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez 2024ko «Smart Industry» laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen baitira, eta laguntzen deialdia egiten baita.
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, Euskal Autonomia Erkidegoan industria eta enpresa arloko jarduera bultzatzera bideratutako jardunbideak bideratzeko eta lehiakortasunerako bektore gisa honako hauen arteko trantsizioak Euskadiko enpresetan txertatzen laguntzeko ardura du: teknologia-digitala, energia-ingurumena eta demografia-gizartea. Horretarako, enpresen jarduera ekintzailean inbertsioa, berrikuntza, nazioartekotzea eta jarduera sustatzea bultzatzen ditu.
Ildo horretatik, Euskadi 2025 Eraldaketa Digitalerako Estrategia (EEDE2025) bultzatzera bideratutako hainbat ekintza garatu ditu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak. Ekintza horien artean, aipatzekoak dira Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala eta fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKTak bultzatzera bideratutako laguntza-programa anitzak.
Horrekin lotuta, dagoeneko abian jarritako beste ekimen batzuen osagarri gisa, «Smart Industry» («Programa») izeneko programa hau jarri da abian. Programa horren lehentasunezko helburua izan da teknologia «hornitzaile teknologikoetatik» industria eta zerbitzu aurreratuen enpresetara transferitzea jorratzen duten garapen esperimentaleko proiektuak babestea, fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKTen arloan.
Dirulaguntzen Erregimena Arautzen duen 2023ko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak (DEAL) 7.2.a) artikuluan eskatzen du Lege horrek ezartzen duen dirulaguntzen kudeaketa eta esleipena hainbat printzipioren arabera egiteko, besteak beste, publizitate-printzipioaren arabera. Era berean, DEALen 8.3 artikuluak ezartzen du dirulaguntza edo diruz lagundutako programa mota bakoitzaren oinarri arautzaileak argitaratu behar direla Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Hori guztia dela eta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2024. urterako «Smart Industry» laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea. Horien edukia atxikita dago ebazpen honen Eranskinean.
Bigarrena.– 2024. urterako «Smart Industry» programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI- Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek eragina izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2024ko martxoaren 21a.
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
AITOR URZELAI INZA.
ERANSKINA
2024 «SMART INDUSTRY» Laguntzen Programako Oinarri Arautzaileak
SPRI– Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak (SPRI), Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko erakunde publikoak, hainbat ekintza gauzatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) industria, lehiakortasuna, enpresen arteko lankidetza, ikerketa eta, besteak beste, enpresen garapena sustatzeko.
Euskadi 2025 Eraldaketa Digitalerako Estrategian (EEDE2025) definitutako jardute-politikekin bat datorren tresna bat da «Smart Industry» programa.
Azkenik, adierazi behar da programa hau jasota dagoela 2024 ekitaldirako SPRIren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, Administrazio Kontseiluak 2023ko abenduaren 20an onartutakoa. Planaren helburu hau lortzen laguntzeko xedea du: «Garapen Esperimentaleko Proiektuak babestea, besteak beste, Adimen Artifiziala, Zibersegurtasuna, Konputazio Kuantikoa, 5G edo Cloud Computing bezalako Smart Industry kontzeptuari lotutako teknologiak txertatzeko proiektuei heltzen dietenak, eta «hornitzaile teknologikoek» («I+Gko eragilea», adibidez, Zientzia Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak eta/edo IKT arloko ingeniaritzako eta aholkularitzako enpresak) industria-enpresetara eta industria-produktuarekin eta industria-prozesuarekin lotutako zerbitzuetara (5G teknologietarako beste batzuk onartuz) inplementatutako garapen esperimentaleko fasean daudenak, erakuste-efektua dutenak eta, horrenbestez, EIKTen arloko I+G proiektuetako emaitzak merkatura transferitzea bizkortzea ahalbidetu beharko lukete».
1. artikulua.– Xedea.
Programaren helburua da Smart Industryren kontzeptuari lotutako teknologiak gehitzeko proiektuak bultzatzea: adimen artifiziala, zibersegurtasuna, konputazio kuantikoa, 5G edo cloud computinga, besteak beste. Horiek guztiek garapen esperimentaleko fasean egon behar dute «hornitzaile teknologikoek» inplementatuta («I+G arloko agentea»: Zientzia Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak, ingeniaritzak/aholkularitza-enpresak edo telekomunikazioetako operadoreak) produktu-prozesu industrialari lotutako enpresa industrialetara eta zerbitzu-enpresetara zuzenduta (5G teknologiatarako beste jarduera ekonomiko batzuk onartuko dira). Horiek guztiek erakuste-efektua izan beharko dute eta, horrenbestez, aukera eman Elektronika, Informatika eta Komunikazio Teknologien (EIKT) arloko I+Gko proiektuen emaitzak merkatura transferitzea bizkortzeko.
2. artikulua.– Definizioak.
Garapen esperimentaleko proiektuak: zientzia, teknologia, enpresa edo beste arlo bateko ezagutzak eta teknikak eskuratzea, konbinatzea, konfiguratzea eta erabiltzea, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobetuak prestatzeko; kasu horretan, adibidez, produktu, prozesu edo zerbitzu berrien definizio kontzeptualeko, plangintzako eta dokumentazioko jarduerak jaso ditzake.
Garapen esperimentalean, prototipoak sortu, frogatu, proiektu pilotuak egin, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobetuak probatu eta balioztatu ahal izango dira, funtzionamenduko baldintza errealak adierazten dituzten inguruneetan, betiere helburu nagusia funtsean finkatuta ez dauden produktu, prozesu edo zerbitzuei hobekuntza tekniko berriak eskaintzea bada; horretan jasota egon daiteke komertzialki erabil daitezkeen prototipoen edo proiektu pilotuen garapena, azken produktu komertzialaren kasuan beharrezkoa denean eta horren fabrikazioa erakusteko eta balioztatzeko helburu esklusiboetarako garestiegia denean.
Garapen esperimentalean ez dira sartzen produktuetan, produkzio-lerroetan, fabrikazio-prozesuetan, lehendik dauden zerbitzuetan eta egiten ari diren beste eragiketa batzuetan egindako ohiko edo aldizkako aldaketak, nahiz eta aldaketa horiek hobekuntzak ekar ditzaketen.
Smart Industry kontzeptuari lotutako teknologiak: industria adimendunari lotutako teknologiak, hala nola:
– Zibersegurtasuna.
– Cloud Computing-a.
– Adimen artifiziala.
– Konputazio kuantikoa.
– Robotika kolaboratiboa.
– Errealitate areagotua/birtuala/mistoa.
– Sentsorikoa, IoT, komunikazio industrialak.
– Material metalikoen eta aurreratuen (zeramikak, konpositeak, etab.) diseinua eta fabrikazio aditiboa.
– Material eta prozesu aurreratuen proiektuak.
– 5G teknologiak ezartzeko proiektuak.
Hornitzaile teknologikoak:
– I+G arloko eragileak, adibidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) zentro/eragile teknologikoak.
– Teknologiaren transferentzia egiten duten ingeniaritzak edo aholkularitzak.
– Telekomunikazioetako operadoreak (5G proiektuetarako bakarrik).
Erakusteko efektua: enpresek edo hornitzaileek I+G arlotik eratorritako teknologia euskal industria- eta zerbitzu-egiturako enpresetan funtzionamenduan ikustea da erakusteko efektua.
EIKTak: Elektronika, Informatika eta Komunikazioaren Teknologiak.
Fabrikazio aurreratua: balio erantsi handiko produktu, ekoizpen-prozesu eta zerbitzuak sortzeko abangoardiako teknologia, esperientzia eta ezagutzak sortzea eta aplikatzea, aberastasunari eta enpleguari dagokionez eragina izateko potentzial handia izanik, materialen, prozesuen, bitartekoen eta sistemen arloak barne.
3. artikulua.– Laguntzen izaera.
1.– Laguntza horiek behar bezala jasotako laguntzen ondoz ondoko esleipenaren arabera emango dira. Ondorioz, banaka eta modu ordenatuan ebatziko dira, oinarri hauetan zehaztutako dokumentazio guztiarekin eskaera osatu den unea kontuan hartuta.
2.– Programa honen bidez ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.
3.– Programa honen barruan emandako dirulaguntzek ez dute lotura zuzenik esportatutako kopuruekin, banaketa sare bat sortu eta ustiatzearekin, edo esportazio jarduerarekin lotutako beste gastu arrunt batzuekin.
4.– Arau honetan jasotako laguntzak edo dirulaguntzak Salbuespenen 651/2014 Araudi Orokorrean (EB), 2014ko ekainaren 26ko 187. EBAOn argitaratutakoan (651/2014 araudia), 25. artikuluan, ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzetan xedatutakoaren mende daude.
4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
1.– Dirulaguntza-programa honen helburura bideratutako 2024ko baliabide ekonomikoak 3.700.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak 2024rako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.
2.– Funtsak mugatuak direnez, programa honen bitartez lortu nahi da ahalik eta denbora tarte txikiena igarotzea laguntza eskatzen denetik ematen den arte, eta horrenbestez, espedientea osatua dagoenean eta era ordenatuan egingo da esleipena. Programaren guztizko zenbatekoa gainditzen duten laguntzei ezezkoa emango zaie, ebazpen baten bidez.
3.– Programarako funtsak agortzen badira, programari amaiera emango zaio, eta horren berri emango du SPRIren zuzendari nagusiak sozietatearen web orrian (www.spri.eus) eta EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez.
4.– Behin aurrekontu-kreditua bukatuta, ezingo da beste dirulaguntzarik eman eta, hori dela eta, aurkeztu diren, baina ebazteke dauden eskaerak ezetsi egingo dira.
5. artikulua.– Erakunde onuradunak eta baldintza hori lortzeko eskakizunak.
1.– Programa honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte eskaera egiten duten eta 6. artikuluan deskribatutako diruz lagun daitezkeen jarduerak egiteko proiektuak aurkezten dituzten enpresek. Hori guztia, baldin eta:
a) Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat badute (industriakoa edo produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuetakoa, edo beste jarduera ekonomiko batzuekin lotutakoa, 5G teknologiak biltzen dituzten jardueren kasuan).
b) Euskadiko Ekonomia Jardueren Gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda badaude.
2.– Ezingo dituzte deialdi honetan aurkezten diren dirulaguntzak jaso:
a) Zuzenean edo zeharka, oinarri hauetan jasotako dirulaguntzaren xede diren arloetan zerbitzuak eskaintzen dituzten informatika aholkularitzako eta ingeniaritzako enpresetan parte hartzen dutenek, edo horietan gobernu-organoetan erabakitzeko gaitasuna dutenek.
b) Sektore publikoren batekoak diren edo sektore publikoaren parte diren erakundeek, aplikagarriak diren sailkapen instituzionalaren araudien arabera.
c) DEALen 13. artikuluan edo 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren (DLO) 13.2 artikuluan aurreikusten den egoeraren batean dauden erakundeek, aplikagarria den heinean.
Zehazki, eskatzaileek zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzako betebeharrak eta dirulaguntzen itzulketen betebeharrak betetzen dituztela aintzat hartuko da Ekonomia eta Ogasun sailburuak 2023ko otsailaren 13an emandako Aginduak ezarritako kasuetan. Hala, dirulaguntzen itzulketen betebeharren ordainketan eguneratuta dagoela aintzat hartuko da zorrak zatikatuta edo atzeratuta eta bermatuta daudenean edo itzultzeko dagokion ebazpenaren aurkaratzea bertan behera uztea adostu bada.
d) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan soilik, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legeak aurreikusten dituen ordainketa-epeak betetzen ez dituztenek.
e) Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa dela edo barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki ondoren, laguntzak errekuperatzeko agindu baten menpe badaude.
f) Krisian dauden enpresa edo entitateak badira, horretarako krisian dauden eta enpresa arlokoak ez diren enpresen berregituraketako eta salbamenduko Estatuko laguntzei buruzko arauen definizioa aintzat hartuta (2014/C 249/01).
G) LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatzen dutenek, bihurketa-terapiak sustatu edo egitea barne, trans pertsonen berdintasun erreal eta eragingarrirako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen arabera.
3.– Laguntza-eskaera aurkezten den unetik hasi eta emandako dirulaguntza likidatu arte bete beharko dira aurreko ataletan laguntzen onuradun izateko aipatutako eskakizunak.
4.– Aurreko paragrafoetan aurreikusitako alderdiak modu honetan egiaztatuko dira:
a) SPRIk ofizioz egiaztatuko du honako eskakizunak betetzen direla:
– Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat izatea (industriakoa edo horri lotutako zerbitzuetakoa, edo beste jarduera ekonomiko batzuekin lotutakoa, 5G teknologiak biltzen dituzten jardueren kasuan).
– Euskadiko Ekonomia Jardueren Gaineko Zergaren epigrafe industrialean alta emanda daudela.
– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituztela.
Dena den, eskatzaileak berariaz uko egin diezaioke baimena emateari. Hala bada, kasu bakoitzean eskumena duen organoaren administrazio-ziurtagiri positiboak eman beharko ditu.
b) Gainerako baldintzak erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko dira, eta adierazpen hori eskaerak prozesatzeko aplikatiboan txertatzeko garaian Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikulua bete beharko da, baita DEALen 13.9 artikuluan aurreikusitako eskakizunak ere. Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatutako baldintzen egiazkotasuna ikuskapen bidez edo dokumentazioa eskatuz egiaztatu ahal izango da hala badagokio.
c) 30.000 eurotik gorako laguntza-eskaeretarako, enpresaren ziurtagiria edo, hala badagokio, KAEOn inskribatutako auditorearen ziurtagiria edo ordaintzeko legezko epeei dagokienez DLOren 13.3 bis artikulua betetzeari buruzko Adostutako Prozeduren Txostena, agindu horretan zehaztutako baldintzetan.
6. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak izango dira Smart Industry kontzeptuarekin lotutako teknologiak (adimen artifiziala, zibersegurtasuna, konputazio kuantikoa, 5G edo Cloud computinga, besteak beste) txertatzeko proiektuei heltzen dieten garapen esperimentaleko proiektuak babestea. Horiek guztiek garapen esperimentaleko fasean egon behar dute «hornitzaile teknologikoek» inplementatuta eta produktu-prozesu industrialari lotutako enpresa industrialetara eta zerbitzu-enpresetara zuzenduta (edo, 5G teknologiekin lotutako jardueren kasuan, beste jarduera ekonomiko batzuk). Horiek guztiek erakusteko efektua izan beharko dute eta, horrenbestez, I+G arloko proiektuen emaitzak merkatura transferitzea bizkortu EIKT arloan.
Proiektu teknologikoek lotura izan beharko dute fabrikazio aurreratuari aplikatutako honako arlo hauetako batekin:
1.– Zibersegurtasuna.
2.– Cloud Computing-a.
3.– Adimen artifiziala.
4.– Konputazio kuantikoa.
5.– Robotika kolaboratiboa.
6.– Errealitate areagotua/birtuala/mistoa.
7.– Sentsorikoa, IoT, komunikazio industrialak.
8.– Material metalikoen eta aurreratuen (zeramikak, konpositeak, etab.) diseinua eta fabrikazio aditiboa.
9.– Material eta prozesu aurreratuen proiektuak.
10.– 5G teknologiak ezartzeko proiektuak. 5Gko aplikazioak honako esparru hauetakoren batekin lotuta egon daitezke:
– 5G sareak erabiltzea sentsorikan, haririk gabeko komunikazioetan eta lantegi industrialetako datu-prozesamenduan.
– 5G sarea erabiltzea 4.0 Industriako teknologiekin lotutako proiektuetan (Zibersegurtasuna, Ikusmen Artifiziala, Robotika Kolaboratiboa eta abar).
– 5G sareak erabiltzea mugikortasun-proiektuetan, ibilgailu autonomoan-konektatuan, garraio adimentsuko sareetan, logistikan-hornidura-katearen optimizazioan eta abarretan.
– 5G sareak erabiltzea ingurumenaren eta energiaren arteko trantsizioari lotutako proiektuetan (sareen monitorizazioa, kontsumoaren murrizketa, eraginkortasun energetikoa, ingurumenaren kudeaketa, eta abar).
– 5G sarea erabiltzea trantsizio soziosanitarioarekin zerikusia duten proiektuetan (anbulantzia konektatua, urruneko ebakuntza kirurgikoak, eta abar).
Proiektu batek, dirulaguntza jasotzeko, gutxienez 50.000 euroko guztizko aurrekontua aurkeztu beharko du.
Laguntza eskaera aurkeztu ondoren hasi beharko da proiektua, eta, gehienez ere, 16 hilabete iraungo du.
Ez dira diruz lagunduko SPRIn lehenago aurkeztu diren eta SPRIren edo euskal sektore publikoaren programa honen edo beste edozein programaren laguntza jaso duten proiektuetan egindako eguneraketak edo mantentze-lanak.
Nolanahi ere, diruz lagundu daitezkeen jarduerek, diruz lagundu daitezkeen gastuek eta horien intentsitateak 651/2014 Araudiaren 25. artikuluak ezarritakoa bete beharko dute.
Inola ere ez da diruz lagunduko Europar Batasuneko kide diren beste herrialde batzuetara edo hirugarren herrialdeetara esportatzea; eta, ondorioz, Programa honen testuinguruan diruz lagundutako dirulaguntzek ezingo dute zuzenean lotuta egon esportatutako kantitateekin, banaketa-sare bat martxan jarri eta ustiatzearekin, edo esportazio-jarduerarekin lotutako beste ohiko gastu batzuekin.
Programa honen barruan emandako dirulaguntzek ezingo dute baldintzatu inportatutako produktuen ordez bertako produktuak erabiltzea.
7. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen gastuak.
1.– Diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira ondorengo kontzeptu hauek, aurreko puntu batean deskribatutako diruz lagundu daitezkeen jarduerekin lotuak:
– Hornitzaile teknologikoaren (I+G agentea, ingeniaritzak/aholkularitzak edo telekomunikazio-operadoreak) ordu-dedikazioko gastuak, honako bi baldintza hauek betetzen badituzte:
– 651/2014 (EB) Araudian zehaztutako moduan Garapen Esperimentalaren esparruan fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKT arloko I+Gko jarduerak egiten dituzten erakundeek egin behar dituzte.
– Enpresa eskatzailearekin edo eskatzaileekin akzio edo partaidetzen bidez loturarik ez duten (ez zuzenean, ez zeharka) erakundeek egindakoak izango dira.
– «Inplantariak» eskainitako orduen gastuak, horren barnean sartuz fabrikan ematen den laguntza eta aholkularitza (edo, 5G teknologiarekin lotutako jardueren kasuan, jarduera ekonomikoaren zentroan emandakoa). Honako baldintza hauek bete behar dituzte:
– Hornitzaile horiek aholkularitza eta/edo ingeniaritzako enpresak edo telekomunikazioetako operadoreak izan beharko dute, enpresa onuradunarekiko loturarik ez dutenak; hau da, ezin dute enpresa onuradunarekin akzio-harremanik izan, ez zuzenean, ez zeharka.
– Akzio-harremana egongo balitz, gastu horiek, dirulaguntza kalkulatzeari begira, «Enpresa onuraduneko barneko langileen gastutzat» hartu ahal izango dira.
– Jabetza Industriala eskuratzeko gastuak.
– Hardware eta software-lizentzietako gastuak.
– Enpresa onuradunaren barneko langileen gastuak, diruz lagundutako proiektuari egoztekoak direnak, gehienez 30 euro/orduko balioa duen kostu hautagarria onartuko delarik.
2.– Diruz lagun daitezkeen gastuek ezingo dituzte gainditu gehieneko ehuneko hauek, diruz lagun daitekeen proiektuaren aurrekontu osoa kontuan hartuta kalkulatu direnak:
– Hornitzaile teknologikoaren ordu-dedikazioko gastuak:
a) Proposamena I+Gko teknologia-zentro batena edo batzuena denean (erregistratutako I+Gko agentea, hala nola ZTBESeko agenteak): gastuaren % 100 onartuko da.
b) Proposamena ingeniaritza- edo aholkularitza-enpresa bakar batena denean, gastuaren % 100 onartuko da.
c) Proposamenak teknologia-zentro bat edo batzuk eta ingeniaritza/aholkularitza bat biltzen dituenean. Zentro teknologikoen gastuaren % 100 onartuko da, eta ingeniaritza/aholkularitza inplantatzaile gisa ulertuko da (proiektu osoaren % 20, gehienez).
d) 5G proiektuetan, telekomunikazio-operadoreen gastuaren % 100 onartuko da.
– «Inplantariaren» ordu-dedikazioko gastuak (aholkularitza- eta ingeniaritza-enpresak edo telekomunikazioetako operadoreak): gehienez % 20.
– Jabetza Industriala eskuratzeko gastuak: gehienez % 20.
– Hardwarean eta software-lizentzietan egiten diren gastuak: gehienez % 20.
– Enpresa onuradunaren barneko langileen gastuak: gehienez % 10.
3.– Diruz lagun daitezkeen gastuek Laguntza Eskaera SPRIn aurkezten denetik aurrera eta proiektua gauzatzeko epean sortuak edo fakturatuak izan behar dute.
8. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen gastuei aplikagarri zaizkien eskakizunak.
Diruz lagun daitezkeen gastuak baloratzeko, irizpide hauek izango dira kontuan:
1.– Lotura zuzena izango dute programa honen helburu den jarduerarekin.
2.– Deskontuak eta antzekoak izanez gero, gastua gutxitu egingo da.
3.– Gastu hautagarriaren balioespena kutxako irizpidearen araberakoa izango da.
4.– Antzeko proiektuen batez besteko gastuekin alderatuta, proiektuaren gastu-aurrekontua handiegia dela irizten bada, diruz lagun daitezkeen gastuen oinarria murriztuko da, gastu egokitzat eta proportzionatutzat jotzen den zenbatekoaren arabera.
5.– Fakturan aplikatutako Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da gastu hautagarria izango.
6.– DEALen 30.1 artikuluan aurreikusten den moduan, diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezingo da inolaz ere merkatuaren balioa baino altuagoa izan. Alde horretatik, antzeko proiektuen batez besteko gastuekin alderatuta, proiektuaren gastu-aurrekontua handiegia dela irizten bada, diruz lagun daitezkeen gastuen oinarria murriztuko da, gastu egokitzat eta proportzionatutzat jotzen den zenbatekoaren arabera.
7.– DEALen 31.1 artikuluan eta DLOren 29. artikuluan eta 2006ko uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuko 68. artikuluan, (horrek onartzen du DLOren araudia «DAO») ezarritakoaren arabera, onuradun batek azpikontratatu edo kontratatu egiten du, baldin eta hirugarren batzuekin diruz lagundu nahi den jarduera osorik edo partzialki egitea hitzartzen badu. Kontzeptu horretatik kanpo da onuradunak diruz lagundutako jarduera bere kabuz gauzatzeko egin beharreko gastuen kontratazioa. Hori horrela, azpikontratazioa edo hirugarrenen kontratazioa diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 100era iritsi ahal izango da, eta diruz lagundutako jardueren azpikontrataziorako edo hirugarren kontrataziorako aplikagarri izango dira aipatutako artikuluetan jasotako gainerako aurreikuspenak.
8.– DEALen 30.3 artikuluan aurreikusitakoa betez, diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak gainditu egiten baditu sektore publikoko kontratazioaren arloan indarrean dagoen araudiak kontratu txikirako ezarritako kopuruak, eta betiere hirugarrengoen kontratazioren bat baldin badago, onuradunak gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu lana egiteko, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta, bere ezaugarriak bereziak izateagatik, merkatuan ez badago lana egiteko, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko behar beste erakunde, edo gastua dirulaguntza eman baino lehen egin bada (azken kasu horretan, 651/2014 Erregelamenduari atxikitako enpresen kasuan izan ezik).
Dirulaguntzaren justifikazioan edo eskaeran aurkeztutako eskaintzen artean aukeratzeko, efizientziaren eta ekonomiaren irizpideak hartuko dira kontuan, eta abantailarik handienak dituen proposamen ekonomikoa aukeratzen ez bada, berariaz justifikatu beharko da memoria batean.
9.– Nolanahi ere, oinarri hauen testuinguruan diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira DEALeko 30. artikuluarekin bat datozenak.
9. artikulua.– Laguntzen modalitatea eta zenbatekoa.
Deialdi honen xede diren laguntzak dirulaguntza gisa emango dira, honako ehuneko hauetan, onartutako diruz lagun daitezkeen gastuak aintzat hartuta:
– Oro har, proiektuan onartutako diruz lagun daitezkeen gastuen % 25.
Horrez gain, proiekturako onartutako eta diruz lagun daitezkeen gastuen % 15, proiektu horretarako enpresa baten eta aplikagarria den araudiaren araberako erregistro publikoan behar bezala jasota dauden teknologia-zentro baten edo gehiagoren arteko lankidetza dagoenean, betiere beren gain hartzen dutenean, azpikontratista gisa, diruz lagun daitezkeen kostuen % 10 gutxienez eta garatutako ikerketaren emaitzak argitaratzeko eskubidea gordetzen dutenean.
Proiektuen dirulaguntza-muga 150.000 eurokoa izango da proiektu bakoitzeko. 5G esparruarekin modu esklusiboan lotutako proiektuen kasuan, proiektukako dirulaguntzaren gehieneko muga 300.000 eurokoa izango da.
Diruz lagundu daitekeen jarduera bat edo gehiago egiteko ekitaldian zehar, enpresa bakoitzak urtean 200.000 euroko dirulaguntza jasoko du gehienez. Zenbateko hori beste 100.000 euroan gehituko da 5G arloarekin lotutako proiektuen kasuan.
10. artikulua.– Laguntzak metatzea eta mugak.
1.– Programa honetan aurreikusitako laguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin, bai eta helburu bererako beste edozein diru-sarrera edo baliabiderekin ere, betiere diruz lagun daitezkeen gastu berberetarako gehienezko laguntzaren intentsitatea errespetatzen bada.
2.– Laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango erakunde onuradunak garatzeko asmoa duen jardueraren kostua baino handiagoa, soilik laguntza hori aintzat hartuta edo edozein administraziok edo horien sektore publikoek xede bererako emandako beste laguntza batzuk gehituta. Baldin eta beste laguntza publiko batzuk eta programa honen bidez emandakoa metaturik lortzen den zenbatekoak gainditu egiten badu kostu hori, murriztu egingo da programa honetan araututako laguntzaren zenbatekoa jardueraren gehiegizko finantzaketa saihesteko behar den neurrian.
11. artikulua.– Dirulaguntzaren eskaera eta dokumentazioa ematea.
1.– Aurreikusitako dirulaguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten erakundeek dirulaguntzaren eskaera bete beharko dute SPRIren webgunean dagoen aplikazio informatikoaren bitartez. Ondoz ondoko pantailak ditu aplikazioak eta eskatzaileek eskatuko zaien informazioa ikusi ahal izango dute horietan, oinarri hauen arabera.
2.– Dirulaguntzaren eskaera hori izenpe elektroniko aurreratuaren bidez (ziurtagiri elektroniko errekonozitu batekin) sinatu beharko du erakundea ordezkatzeko nahikoa ahalorde duen pertsona batek. SPRIren sistemetan egindako eskaerako sinadura elektronikoaren eguna hartuko da aurkezpen-egun modura.
3.– SPRIk kontsultatu egingo du ea zerga-betebehar guztiak eta Gizarte Segurantzako betebeharrak betetzen diren, baita enpresa Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emanda dagoen ere. Nolanahi ere, dirulaguntzaren eskaera egitean aukera dago eskatzaileak uko egiteko SPRIren kontsulta horri. Kasu horretan, dagokion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
4.– Erakunde eskatzailearen eta bere legezko ordezkariaren identifikazio-datuak jaso beharko dira laguntza-eskaeran.
5.– Laguntza-eskaerarekin batera agiri eta informazio hauek aurkeztu behar dira:
a) Oinarri arautzaile hauen Eranskinean ageri den normalizatutako ereduaren edukiaren arabera egindako erantzukizunpeko adierazpena.
b) Proiektu hori bera gauzatzeko beste erakunde publiko zein pribatu batzuei eskatutako edo/eta haiek emandako dirulaguntzei buruzko informazioa, bertan adieraziz laguntza hori noiz eskatu zen, eta, hala badagokio, zein organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.
c) Enpresaren kontabilitatean laguntzaren aurrerapena pasibo gisa agertzea, aplikagarriak diren kontularitzako arauek xedatutakoaren arabera, laguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira eta/edo laguntza jasotzeari buruzko arrazoizko zalantzak badaude, dirulaguntza eman ondoren eta likidazio-eskaera onartu arteko edozein momentutan; eta laguntza SPRIri itzultzea, dagozkion interesekin, ebazpenak laguntza itzuli egin behar dela agintzen badu.
d) 30.000 eurotik gorako laguntza-eskaeretarako, enpresaren ziurtagiria edo, hala badagokio, KAEOn inskribatutako auditorearen ziurtagiria edo ordaintzeko legezko epeei dagokienez DLOren 13.3 bis artikulua betetzeari buruzko Adostutako Prozeduren Txostena, agindu horretan zehaztutako baldintzetan.
e) Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. Onuraduna langile autonomoa baldin bada, dagokion Foru Aldundiaren edo Udaleko Ogasun Sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatuko duena.
f) Erakunde onuradunaren IFZ.
e) Ordainketak egin ahal izateko, finantza-erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko (IBAN).
h) Hainbat hornitzaileren eskaintzak, DEALen 30.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
i) Proiektuaren memoria, eta horren barnean, hauek:
– Hornitzaile teknologikoen eta inplantarien eskaintza teknikoa.
– Eskaintza ekonomikoa, helburuak, eginkizunak eta kostuak zehaztuz, eta barnean sartuz hornitzaile teknologikoaren gastuen banakapena, eta hardwareko eta softwareko inbertsioak.
– Proiektuaren laburpen exekutiboa (gehienez, 2 orrialde).
– Arrazoiturik azalduta enpresan espero diren lehiakortasunaren arloko hobekuntzak.
– Ezarri behar den teknologiak duen gaitasuna enpresak fabrikazio aurreratuan duen arazo bat konpontzeko.
– Teknologia hori ezartzeak enpresara ekar ditzakeen hobekuntzak edo konpon ditzakeen arazoak.
– Proiektuak honako hauetan duen inpaktuaren justifikazioa: zuzeneko eta zeharkako enplegu sorkuntzan (kuantifikatu enplegu berriak zenbakitan), eta enpresa onuradunen fakturazio handiagoan edo esportazio ugariagoetan (kuantifikatu ehunekotan aurreko urtearekin alderatuta eta termino ekonomikoetan, hots, eurotan).
– Ezarpenerako lantaldea (proiektuan inplikatuta dauden pertsonen CV xehea barne). Txosten bat, arrazoituz proiektuaren lantaldean badaudela EIKTen ezarpenean adituak direnak, nahiz enpresa onuradunaren barnean bertan, nahiz kanpoko aholkularitza-enpresa aditu baten bidez; horrela bermatuko da manufakturako enpresa industrialean ezarri den proiektuaren iraunkortasuna eta mantentzea (5G teknologiarekin lotutako jardueren kasuan izan ezik, horretarako beste jarduera ekonomiko batzuk onartuko baitira).
j- Transferituko den teknologiaren azalpen-memoria. Azaldu zein diren hornitzaile teknologikoaren ezagutza teknikoak, «aktibo teknologiko»tzat hartzen direnak; hortik bereizi egin behar da hornitzaileak enpresa industrialari helarazi nahi dion ezagutza horren zatia (edo 5G teknologiarekin lotutako jardueren kasuan, beste jarduera ekonomiko batzuk). Azaldu teknologia horiek dituzten gaitasunak diseinuari laguntzeko, eta ondasun eta zerbitzu berriak sortzeko. 4-5 orrialdeko laburpen exekutibo bat sartu behar da, teknologia horiek deskribatuz.
k) «Jabetza industriala eskuratzeko gastuak» diruz lagun daitezkeen gastu gisa aurkezten badira, jabetza industrial hori transferitzeko baldintzak eta prezioa jasotzen dituen dokumentua aurkeztu beharko da.
6.– Enpresa onuradunak eta SPRIk baliozkotzat joko dituzte laguntza-eskaeran adierazitako harremanetarako pertsonari posta elektronikoz bidalitako jakinarazpen guztiak. Laguntzaren onuradun gisa agertzen den enpresaren posta elektronikoa bakarrik onartuko da harremanetarako helbide gisa.
7.– Laguntza-eskaera, aurkeztu beharreko dokumentazioarekin batera, hautatutako hizkuntza ofizialean aurkez daiteke. Era berean, dirulaguntzak eskatzetik etorritako jardueretan, eta prozedura osoan, entitate eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko 10/1982 Legearen, azaroaren 24koan, ezarritakoaren arabera.
12. artikulua.– Laguntza-eskaerak aurkezteko epea.
Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da laguntza-eskaerak aurkezteko epea, eta 2024ko azaroaren 13an bukatuko da. Dena den, eskatzaileei zuzendutako arreta teknikoa 2024ko azaroaren 23ko 14:00etan amaituko da (Espainiako penintsulako ordua).
13. artikulua.– Esleipenaren prozedura.
1.– Dirulaguntzak organo kudeatzaileak kudeatuko ditu, hots, SPRIren Eraldaketa Digitalerako Sailak, espedientea osatuta dagoen unean.
2.– Proiektuak honako irizpide eta puntuazio hauek aplikatuta ebaluatuko dira:
– Enpresa onuradunaren edo onuradunen lehiakortasuna hobetzea, teknologia transferitzeko proiektua ezartzearen ondorioz. Hobekuntza horiek neurtuko dira enpresaren edo enpresen produktu, prozesu (ekoizpen-aurreko, ekoizpeneko eta ekoizpen-osteko), bitarteko eta sistemekin modu orokorrean loturiko hobekuntzen bidez. Teknologia ezartzeak duen gaitasuna enpresak fabrikazio aurreratuan duen arazo bat konpontzeko (gehienez 30 puntu).
– Proiektuak duen gaitasuna enpresan bertan enplegua sortzeko (zuzenean edo zeharka), fakturazioa handitzeko, edo enpresa onuradunen esportazioa areagotzeko (gehienez 30 puntu).
– Transferitu behar den aktibo teknologikoak duen gaitasuna produktuak eta ekoizpen-prozesuak hobetzeko manufaktura aurreratuen esparruan, Euskadiko manufaktura sektoreko beste enpresa industrialetan, edo oro har jarduera ekonomikoarena 5G teknologiarekin lotutako jardueren kasuan. Aktibo horiek esparru hauek hartuko dituzte: zibersegurtasuna, cloud computinga, adimen artifiziala, konputazio kuantikoa, robotika kolaboratiboa, errealitate areagotua/birtuala/mistoa, sentsorikoa, IoT, komunikazio industrialak, material metalikoen eta aurreratuen (zeramikak, konpositeak, etab.) diseinua eta fabrikazio aditiboa, material eta prozesu aurreratuen proiektuak, 5G teknologiak ezartzeko proiektuak (gehienez 40 puntu).
Irizpide bakoitzak gehieneko puntuazioa du. Zehaztutako irizpideak zenbateraino betetzen diren aztertuko da puntuazioa emateko. Balorazioa ebaluatzaile tekniko batek egingo du eta, jarraian, Programaren kudeaketaz arduratzen den pertsona batek onartu.
Gutxienez 60 puntuko puntuazio globala gainditzen ez duten jardueren laguntza-eskaerei ezezkoa emango zaie.
3.– Aurkeztutako laguntza-eskaerak onartzeko eskakizunak erabakigarriak 6. eta 7. artikuluetan jasota daudenak dira.
4.– Ebazpena SPRIko Zuzendaritza Nagusiak egingo du, ondoz ondoko esleipenaren erregimenean, eta erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio gehienez ere 10 egun balioduneko epean, igortzen denetik zenbatzen hasita. Baiespen- edo ezespen-ebazpen hori SPRIko zuzendari nagusiak emango du, eta eskatzaileari jakinaraziko zaio; halaber, haren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko da SPRIren zuzendari nagusiaren aurrean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako epe eta moduan.
5.– Ebazteko epea. Ebazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da agiri guztiak aurkezten diren egunetik kontatzen hasita. Aipatutako epean ebazpenik ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.
6.– Ebazpenen berri ematean jakinaraziko da zenbateko dirulaguntza emango den, eta jarduera hori garatzeko beharrezkoa den beste edozein baldintza ere adieraziko da; baita, hala dagokionean, ez ematearen arrazoiak ere.
7.– Ebazpena SPRIren webgunean eta EHAAn argitaratuko da, denek izan dezaten emandako laguntzen berri.
14. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.
1.– Diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu eta gehienez 3 hileko epearen barnean, erakunde onuradunek proiektua burutu izana justifikatu beharko dute, SPRIren webguneko likidazio-eskaeraren inprimakiak betez.
2.– Eskaera hori sinadura elektronikoaren bidez sinatu beharko du erakundea ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsona batek. SPRIren sistemetan emandako sinadura elektronikoaren eguna hartuko da aurkezpen-egun modura.
3.– Erakunde eskatzailearen eta bere legezko ordezkariaren identifikazio-datuak jaso beharko dira likidazio-eskaeran.
4.– Likidazio-eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira.
a) Memoria ekonomikoa, fakturak xehatuta eta kostu hauen zehaztapenekin: hornitzaile teknologikoarenak, jabetza industriala eskuratzearenak, inplantariaren kostuak, hardware eta softwarearenak eta bertako pertsonalaren kostua.
b) Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturak eta finantza-erakundeak ordaindu izanaren egiaztagiriak.
c) Jarduerak, dirulaguntzarekin ez ezik, funts propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin ere finantzatu badira, diruz lagundutako jardueretan bideratutako funts horien zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa egiaztatu beharko dira.
d) Erakunde hornitzaileak egindako lanak (eskuratutako makineria eta/edo ekipamendu aurreratua ezartzea eta abian jartzea) egiaztatzeko deskribapen-memoria. Honako informazio hau bildu beharko du:
– Makineria eta/edo ekipamendu aurreratu hori (hardwarea eta softwarea) eskuratzetik lortutako hobekuntzak/onurak.
– Eskuratutako makineria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) ezarri ondoren bideratu nahi den Smart Industry proiektuaren hurrengo urratsen deskribapena / jarraipena.
– Hasierako planak izandako desbideratzeak.
– Makinerian eta/edo ekipamendu aurreratuan (hardwarea eta softwarea) egindako inbertsioen azalpena eta frogak (pantaila-argazkiak, argazkiak...).
e) Finantza-erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko (IBAN).
f) Bertako langileen dedikazioaren eta kostuaren ziurtagiria, enpresaren legezko ordezkariak digitalki sinatua.
g) Ez dira aintzat hartuko abenduaren 29ko 3/2004 Legean (merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka egiteko neurriak ezartzen dituena) aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten fakturak, ezta benetako ordainketa-data likidazio-eskaera baino beranduagorako atzeratuta duten fakturak ere.
15. artikulua.– Laguntza- edota likidazio-eskaerak zuzentzea.
1.– Laguntza- edota likidazio-eskaerak ez badaude behar bezala beteta puntu guztietan edo ez bada eskatutako dokumentazio osoa ekartzen, SPRIk 10 egun balioduneko epea emango dio erakundearen legezko ordezkariari akatsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak helarazteko.
2.– Epe horretan akatsa zuzendu ez bada, eskaera ukatuko da, helburu horretarako agindutako ebazpen baten bidez.
16. artikulua.– Laguntza ordaintzea.
1.– Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da. Lehen ordainketa laguntza emango dela adierazten duen ebazpena jakinarazi ondoren egingo da; dirulaguntzaren % 70ari dagokion zenbatekoa ordainduko da, aplikagarri zaion berme-araubidearekin.
Bigarren ordainketan, gainerako % 30a ordainduko da, likidazio-eskaera eta 14. artikuluan adierazitako egiaztagiriak aurkeztu ondoren.
2.– Baldin eta gastu hautagarria dirulaguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontuan adierazitakoa baino txikiagoa bada, dirulaguntza proportzionalki egokituko zaio gastuari, 9. artikuluan ezarritako irizpideen arabera.
3.– SPRIk laguntzen onuradun den entitateari ordainketa egingo dio, laguntza-eskaeran eskatutako egiaztagiriak aurkeztu eta SPRIk horretarako izendatutako teknikariek horiek ebaluatu eta onartu ondoren.
17. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.
Oinarri hauen arabera emango diren dirulaguntzen onuradun izango diren erakundeek honako artikulu hauetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte: DEALen 14. eta 42. artikuluetan jasotakoak, eta, aplikagarria den heinean, DLOren 14. eta 46. artikuluetan jasotakoak, eta zehazki eta xede mugatzailerik gabe, hauek:
a) Dirulaguntzaren esleipena oinarritzen duen jarduera egitea edo egoera horretan egotea.
b) Eskakizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzea SPRIren aurrean eta dirulaguntzak jasotzeko edo gozatu ahal izateko beharrezkoa den jarduera egitea.
c- Emandako laguntza onartzea. Horrekin lotuta, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jaso den dataren ondoren hamar egun balioduneko epean, erakunde onuradunak ez badio SPRIren aurrean laguntzari espresuki uko egiten, onartuta geratu dela ulertuko da.
d) Emandako laguntza Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera-zentro batean (industriala edo horri lotutako zerbitzuena, 5G teknologiarekin lotutako jardueren kasuan izan ezik) proiektua garatzera eta bertan inpaktua izaten saiatzera bideratzea.
e) SPRIk beharrezkotzat jotako dokumentazio osagarria eska dezakeela eta SPRIk izendatutako langileek, bere edozein instalaziotan, beharrezkotzat eta egokitzat jotako egiaztapen guztiak egin ditzaketela onartzea. Horien guztien helburua izango da emandako laguntzaren xede den proiektua gauzatu dela eta eskatutako baldintzak bete direla egiaztatzea.
f) Faktura osoak gordetzea eta SPRIren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku jartzea bost urtez, diruz lagun daitezkeen gastuak gauzatzen direnetik aurrera.
g) Hala badagokio, SPRIk egin beharreko egiaztapen-jarduketak baimentzea edo Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikorako Bulegoak, Euskadiko Kontu Publikoen Auzitegiak edo Estatuko zein Erkidegoko beste edozein kontrol-organo eskudunek jasotako dirulaguntzen gainean egin beharreko beste edozein egiaztapen eta kontrol finantzario baimentzea, aurretik aipatutako zeregin horiek egiteko beharrezkoa den edozein informazio emanez.
h) SPRIri berehala jakinaraztea laguntzak edo dirulaguntzak edota beste edozein diru-sarrera edo baliabide eskatu edo jaso dutela hemen araututako dirulaguntzen xede berbererako beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuetatik.
Jakin eta berehala jakinarazi beharko da, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.
i) Dirulaguntza emateko garaian kontuan hartutako edozein gorabehera objektibo zein subjektibo aldatu dela jakinaraztea SPRIri.
Jakin eta berehala jakinarazi beharko da, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.
j) Esleipenaren ebazpena eman aurretik eta ordaintzerako unean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak zein dirulaguntzen itzulketei lotutako betebeharrak egunean daudela egiaztatzea, ogasunaren arloan eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren saileko titularrak emandako aginduan ezartzen den moduan.
k) Erakundearen izaera juridikoa dela eta kontabilitateko liburuek hala ezarriz gero, diligentzia-erregistroak eta behar bezala ikustatutako gainerako dokumentuak aurkeztea pertsona onuradunari dagokion merkataritzako legediak eta sektoreko legediak ezartzen duen terminoetan, baita dirulaguntzen oinarri arautzaileek eskatzen dituzten kontabilitateko egoera-orriak eta erregistroak ere, egiaztatzeko eta kontrolatzeko jarduketak behar bezala egin daitezkeela bermatzeko.
l) Jasotako funtsen aplikazioaren dokumentu justifikatzaileak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko jarduketak egin ahal izateko.
m) Hedapen-neurri hauek ezartzea dirulaguntza jasoko duen programaren, jardueraren, inbertsioaren edo jarduketaren izaera publikoari publizitate egokia eman ahal izateko, DLOren 18.4 artikuluaren arabera eta DEALen 27. artikuluaren arabera.
n) Jendaurrean zabaltzeko prestatzen diren dokumentuetan, karteletan, propagandan eta argitalpenetan, SPRIren logotipoa eta esaldi hau jaso beharko dira: «SPRIk diruz lagundua», esteka honetan eskuragarri dagoen formatuaren arabera: https://www.spri.eus/es/logo/
ñ) Diruz lagundutako jarduerarekin lotutako ekintzen argitalpenean, iragarkietan eta publizitatean bi hizkuntza ofizialak erabiltzea.
o) Garatutako jardueraren edo jarduketaren gaineko diruz lagundutako kostuaren soberakina edo jasotako funtsak itzultzea, DEALen 35.4. eta 36. artikuluetan jasota dauden kasuetan.
p) Hizkerak eta irudiek ikuspegi intersekzionala errespetatzea eta, batez ere, sexu- eta genero-ikuspegia kontuan hartzea, dirulaguntza jasoko duen jarduerak edo proiektuak eskatzen dituen dokumentu eta material guztietan. Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista bermatzea, diruz lagundutako proiektua gauzatu bitartean sortzen diren dokumentu eta euskarri guztietan.
q) Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea eta, batez ere, euskara erabiltzea diruz lagundutako jarduketarekin lotutako argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean.
r) DEALen 30.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, dirulaguntza jasotzen duena enpresa bat baldin bada, operazio komertzialetan egindako diruz lagundu daitezkeen gastuak aplikagarria den sektoreko araudian aurreikusitako ordainketa-epeetan ordaindu beharko dira, edo, hala badagokio, merkataritzako-operazioetan berankortasunaren aurka egiteko neurriak ezartzen dituen 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako epeetan.
s) Onuraduna DEALen 48.1 artikuluan aurreikusita dauden egoeretan baldin badago, deslokalizaziorik ez egitea.
18. artikulua.– Dirulaguntzak aldatzea eta epeak zabaltzea.
1.– Aurreikusita dago dirulaguntza ematen duen organoak emandako dirulaguntza edo baldintzak aldatzea erabakitzea, ofizioz edo interesdunak eskatuta, baldintza hauek betetzen direnean:
a) Alde baten instantziari erantzunez gero, pertsona onuradunak jakin bezain pronto komunikatzea eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioaren justifikazioaren aurretik, DEALen 14.e artikuluan jasotako betebeharra betez.
b) Zenbatekoa ez handitzea.
c) Egindako jarduera edo jokabidea edo egingo dena oinarri arautzaileen xedearen barruan egotea.
d) Aldaketa justifikatzen duten baldintzak onuradunaren borondatearen araberakoak ez izatea.
e) Aldaketa sustatu duten elementu eta baldintza berriak hasieran eman izan balira, dirulaguntza ukatzeko modukoak ez izatea eta aldaketa ez izatea hasieran onartutako proiektua erabat aldatzeko bezain handiak.
f) Hirugarrengoen eskubideak ez urratzea.
2.– Onuradunak emandako dirulaguntza osoa edo partziala jaso badu, eta aldaketarekin zenbatekoa txikitzen bada, DEALen 40. artikuluan aurreikusitakoa jarraituko da.
3.– Halaber, programaren kudeatzaileak jarduerak gauzatzeko luzapen bat eman dezake, baldin eta erakunde eskatzaileek hala eskatu eta behar bezala justifikatzen badute; luzapen horren ondorioz, gehienez, 12 hilabetez atzeratu ahal izango da diruz lagundu daitekeen jarduera egiteko gehieneko epea (16 hilabetekoa da epe hori).
19. artikulua.– Ez-betetzeak eta itzultzeko beharra.
1.– Ikusiko balitz erakunde onuradunek ez dutela bete oinarri hauetan, aplikatzekoak diren gainerako arauetan eta, hala badagokio, laguntzen ebazpenean ezarritako baldintzetakoren bat, emandako laguntza eskuratzeko eskubidea galduko dute eta SPRIri itzuli beharko dizkiote ordura arte kobratu dituzten laguntzen diru kopuruak gehi dagozkien berandutze-interesak, eta behar balitz, legezko jarduketak abiaraziko dira diru kopuru horiek itzul ditzaten.
2.– Edonola ere, artikulu honetan aurrez ikusitako eraginetarako ez-betetzea izango da honako hau:
a) Laguntza-eskaeran eta dokumentazio osagarrian jasotako ekintzak aldatzea SPRIren baimenik gabe. Halaber, ez betetzea izango da SPRIri ez jakinaraztea proiektuaren exekuzioan gertatutako aldaketak, baldin eta aldatu egiten badituzte laguntza emateko aztertu ziren baldintzak. Posible da aldaketak baimentzea, betiere erakunde onuradunak baimena eskatu badio SPRIri, eta justifikatu baditu aldaketa horiek, ahal dela, proiektuan aplikatu baino lehen, eta betiere, Programa honek lagundutako jardueren eta lortu nahi dituen helburuen izaera aldatzen ez badute.
b) Diruz lagun daitezkeen gastuak epe barruan ez justifikatzea edo Programa honetan eta laguntza emateko ebazpenean jasotako eskakizunak ez betetzea.
c) Diruz lagundutako proiektua betetzeko epeak gainditzea, aldatzeko baimena edo luzapena eman ez bada.
d) Laguntza eskuratzea Programa honetan ezarritako baldintza eta eskakizunak edo laguntza emateak berekin zekartzan baldintzak bete gabe.
e) Programan edo laguntza emateko ebazpenean aurreikusitako kontrol neurriak ez onartzea edo horien garapena oztopatzea.
f) Proiektua beste zerbaitera desbideratzea edo laguntzak emateko ebazpenean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.
g) Dirulaguntzen Lege Orokorraren 37. artikuluan eta DAOren 91.etik 93.era bitarteko artikuluetan eta DEALen 35.4. eta 36. artikuluetan aurreikusitako arrazoiak.
3.– SPRIko zuzendari nagusiari dagokio ez-betetzea egiaztatzeko espedientea hasi, izapidetu eta ebaztea.
4.– SPRIko Zuzendaritza Nagusiari dagokio dirua itzultzeko prozedura abiaraztea, izapidetzea eta ebaztea.
5.– Ez badira betetzen deialdi honetan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan jasotako betekizunak (DEALeko 51. artikuluaren arabera, enpresa-deslokalizazioaren aitorpena barne) edo, hala badagokio, dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen direnak, dirulaguntza ezeztatu egingo da ez-betetze espedientea ireki ondoren eta SPRIri dirulaguntza edo berandutze-interesak itzuli beharko zaizkio. Itzulketa horiek Zuzenbide Publikoaren diru-sarrerak izango dira, DEALen eta 698/1991 Dekretuaren II. tituluan ezarritakoaren arabera, nahiz eta horrek ez duen eragotziko kasuan kasuko ekintza legalak abiaraztea eta dagozkion zigorrak ezartzea. SPRIren Zuzendaritza Nagusiari dagokio dirulaguntza ezeztatzeko –eta, hala badagokio, partzialki edo guztiz itzularazteko– espedienteak abiarazi eta ebaztea.
6.– Onuradunaren jarduketak konpromisoak asebetetzen dituela egiaztatzen bada, ezarritako baldintzak partzialki betetzen badira dirulaguntza espeziean entregatuko da partzialki edo, hala badagokio, partzialki itzuliko da, eta kalkulatzerakoan kontuan hartuko da egindako jardueraren proportzioa, guztizkoaren gainean. Nolanahi ere, onuradunak jasotzeko eskubidea duen espeziean emandako dirulaguntza partzialaren zenbatekoa bat etorriko da emandako dirulaguntzaren behar bezala justifikatutako zenbatekoarekin, justifikazioa egiaztatu eta erakunde esleitzaileak onartu ondoren.
7.– Halaber, gainfinantzazioa badago ordainketaren ostean beste laguntza batzuk jaso izanagatik, Programak helburu duen jardueraren kostua gainditzen duen laguntza zatia itzuli beharko da, 10. artikuluan araututakoari jarraiki. Kasu horretan, itzuli beharreko zenbatekoa zehaztuko da gertaera hori adierazteko eta itzulera erabakitzeko emango den ebazpenean.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Programa honi araudi hau aplikatuko zaio:
1.– DLO eta DAO, dirulaguntzekin lotutako oinarrizko legeriari dagokionez.
2.– Abenduaren 21eko 20/2023 Legea, Dirulaguntzen Erregimena Arautzen duena.
3.– Azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorra eta, aplikagarria denean, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duena.
4.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako dirulaguntzen berme eta ordainketen araubide orokorra, eta zeinetan finkatzen diren berorren kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak.
5.– Europako Batzordearen 651/2014 Erregelamendua, 2014ko ekainaren 17koa, zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (aurrerantzean, DBLO), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrean (aurrerantzean, DBEO) eta datu pertsonalak babesteko gainerako araudi aplikagarrian ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten da emandako datuak SPRIk tratatuko dituela eta haren Tratamendu Jardueren Erregistroan sartuko direla.
Tratamendu horren helburua, deialdiaren interes publikoan eta parte hartzeko eskabidean oinarritua, eskatutako laguntzaren espedientea kudeatzea da. Datu pertsonalak tratatzeko oinarri juridikoa da SPRIk duen interes publikoa, SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia sortzeko estatutuetan ezarritako helburuak betetzeko.
Informazio hori gaian eskumena duen Administrazio Publikoari eta SPRI Taldeko enpresei laga ahal izango zaie.
Laguntza emateko espedientea izapidetzen den bitartean eta legez eska daitekeen epean gordeko dira datuak, legezko betebeharrak bete ahal izateko.
Interesdun guztiek eskubidea izango dute datuak zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuen eramangarritasunari aurka egiteko edo tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko, bai eta datuak babesteko araudi aplikagarrian aurreikusitako beste edozein eskubide ere, eskubide horiek aplikagarriak direnean, honako helbide elektroniko honetara idatziz bidalita: lopd@spri.eus. Era berean, interesdunak Datuak Babesteko gure ordezkariarekin harremanetan jarri ahal izango dira, idatzizko komunikazioaren bidez, helbide elektroniko honetan: dpd@spri.eus.
Era berean, interesdun orok du edozein erreklamazio aurkezteko eskubidea dagokion kontrol-agintaritzan, eta SPRIren kasuan, Datuak Babesteko Euskal Autoritatea izango da: www.avpd.eus.SPRIk Datu Pertsonalen Babeserako esparruan egiten duenaren inguruko informazio gehigarriaren eta xehakatuaren berri izateko, jo https://www.spri.eus/lege-oharra/ web-orrialdeko pribatutasun-politikara.
AZKEN XEDAPENETAKO hirugarrena
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak oinarri hauei buruz hartzen dituen erabaki guztiak administratiboak dira eta, beraz, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa da jurisdikzio eskuduna.
I. ERANSKINA
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAREN EREDU NORMALIZATUAREN EDUKIA
[Izen-abizenak] jaunak/andreak, [...] zenbakidun NANa indarrean duenak, [sozietate eskatzailearen izena] ordezkatzen du, [...] IFZ zenbakia duena eta egoitza soziala [helbidea] helbidean duena, eta adierazten du:
HONAKOA ADIERAZTEN DU HAREN ERANTZUKIZUNPEAN
I.– Programa honen xede den laguntza jasotzeko indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela; zehazki, honakoak:
(i) Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat izatea (industriakoa edo produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuetakoa, edo beste jarduera ekonomiko batzuekin lotutakoa, 5G teknologiak biltzen dituzten jardueren kasuan). Aurkeztutako proiektuak zentro horretan izango du eragina eta bertan egin beharko da diruz lagundutako jarduera.
(ii) Euskadiko Ekonomia Jardueren Gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda egotea.
(iii) Enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa hartzen duela, DEALen 49. artikuluan adierazitako baldintzetan.
(iv).- Gainfinantzaketarik ez egiteko konpromisoa hartzen duela, DEALen 9.4h) artikuluan adierazitako baldintzetan.
(v) Ez duela parte hartzen, ez zuzenean, ez zeharka, oinarri hauetan jasotako dirulaguntzaren xede diren arloetan zerbitzuak eskaintzen dituzten informatika aholkularitzako eta ingeniaritzako enpresetan, eta ez duela horietan gobernu-organoetan erabakitzeko gaitasunik ere.
(vi) Ez izatea sektore publikoren batekoak diren edo sektore publikoaren parte diren erakundeak, aplikagarriak diren sailkapen instituzionalaren araudien arabera.
(vii) DEALen 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean ez egotea.
(viii) 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean ez egotea.
(ix) Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa dela edo barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki ondoren, laguntzak errekuperatzeko agindu baten menpe ez egotea.
(x) LGTBIfobia ez egin, bultzatu edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatu edo egitea barne, trans pertsonen berdintasun erreal eta eragingarrirako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen arabera.
(xi) Krisian dagoen enpresa edo entitatea ez izatea, krisian dauden enpresak Salbatzeko eta Berregituratzeko Estatuko Dirulaguntzei buruzko Jarraibide komunitarioen arabera (DOUE 2014/C 249/01).
II.– Aurreko I. atalean egindako adierazpena betetzen dela ziurtatzen duen dokumentazioa duela eta Administrazioaren esku jarriko duela hark eskatutakoan; eta aurrez aipatutako betebeharrak betetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen duela, haren eskubidearen aitortzari edo egikaritzeari dagokion denbora-tartean zehar.
III.– Badakiela Adierazpen honi laguntzen dion edo Adierazpenaren barruan agertzen den datu, adierazpen edo dokumenturen bat guztiz zuzena ez bada, faltsua bada edo hutsak baditu, edo hura Administrazio eskudunaren aurrean aurkezten ez badu, ezingo duela eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatu, gertakari horien berri izaten den unetik bertatik; gainera, dagozkion erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak ezarriko zaizkio, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluko 4. atalean ezarritakoaren arabera.
[ ] Goian jasotako adierazpenen edukia onartzea.