68. zk., 2024ko apirilaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 2 orri.)
- EPUB (160 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1659
EBAZPENA, 2024ko martxoaren 20koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita agindu honen babespeko laguntzen onuradunen zerrenda: Agindua, 2023ko azaroaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2024ko lehenengo seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak emateko.
Deialdi-agindu horren 13.2 artikuluan dago ezarrita ezen, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela emandako laguntzen zerrenda, entitate onuradunak eta zenbatekoak adierazita.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitaratzea agindu honen babespean kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko egindako deialdiko laguntzen entitate onuradunen zerrenda, emandako zenbatekoekin batera (eranskina): Agindua, 2023ko azaroaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2024ko lehenengo seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak emateko.
Bigarrena.– Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 20a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.