68. zk., 2024ko apirilaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 7 orri.)
- EPUB (263 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1658
EBAZPENA, 2024ko martxoaren 20koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita lanpostuen zerrendako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dioten zehazteko prozeduraren ondorioz lortutako behin betiko zerrenda.
Lanpostuen zerrenda eskolatzeko eskaeran eragiten duten faktoreen azterketatik abiatzen da, eta matrikulan eta hezkuntza-maila bakoitzaren curriculumaren edukian oinarritzen da. Hala, hezkuntza-sistemak oro har dituen beharrak islatzen ditu lanpostuen zerrendak. Ondorioz, lanpostuen zerrenda funtsezko oinarria da, langileen arloan, hezkuntza-sistema antolatu eta arrazionalizatzeko.
Urtero gorabeherak sortzen dira bai ikasleen guztizko matrikulazioan, bai irakasteko hizkuntzaren gaineko gizarte-eskaeran, baita, finean, hezkuntza-plangintzan eragiten duten gainerako faktoreetan ere. Gorabehera horiek eragin zuzena dute irakasleek dituzten behin betiko lanpostuetan. Hori dela eta, hezkuntza-administrazioak, araututako prozedura bati jarraituz, aldaketok nori eta nola eragingo dioten zehaztu behar du.
Apirilaren 16ko 81/1996, abenduaren 22ko 409/1998 eta uztailaren 29ko 147/2008 Dekretuetan, bete beharreko irizpideak ezarri ziren, kasu bakoitzean gertatzen den aldaketa mota definitzeko, parte-hartzaileak ordenatzeko eta horietako nori eragiten dion zehazteko.
2023-2024 ikasturtean jarraitutako prozesuari dagokionez, hona egindakoa:
– 21/2024 Dekretua, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzaren Saileko mendeko ikastetxe publikoetako maisu-maistren plantilla organikoak onartzen dituena Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan eta Hezkuntza Ordezkaritzetan.
– Ikastetxeei dokumentazioa bidali zaie, lanpostuei buruzko azalpenen eta behin betiko lanpostua duten irakasleen berri emateko.
– Prozesuan partaide diren langileei batzarretara deitu eta batzarrok egin dira, aldaketek eta berratxikitzeek nori eragingo zioten zehazteko.
– Sortu den dokumentazioa berrikusi da.
Beraz, prozesuaren emaitza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.
Horregatik guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen eranskin gisa, 2024ko otsailaren 27ko 21/2024 Dekretuaren bitartez lanpostuen zerrendetan egindako aldaketek nori eragiten dioten zehazteko prozeduraren emaitza. Horrek 2023-2024 ikasturtearen hasieratik izango ditu eraginak.
Ebazpen honen eta beronen eranskinaren bidez argitaratzen diren zerrenden aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 20a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.