68. zk., 2024ko apirilaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 19 orri.)
- EPUB (710 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1657
EBAZPENA, 2024ko martxoaren 20koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako langileen plantillak lanpostu-zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza; maisu-maistren kidegoaren kasuan, soilik jaso dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuak bete ditzaketen langile ukituak.
Apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuak (apirilaren 19ko EHAA) –urriaren 10eko 198/2006 Dekretuaren eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuaren bidez aldatua (urriaren 25eko EHAA eta abuztuaren 14ko EHAA, hurrenez hurren)–, alde batetik, irizpideak ezarri zituen Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko; bestetik, irakasleak dagozkien zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautu zuen. Hori guztia, jakina, aipatutako ikastetxe publikoen plantilla, ikasturte bakoitzean, gure autonomía-erkidegoaren errealitate akademiko, demografiko eta soziolinguistiko aldakorrera egokitzeko asmoz.
Beste alde batetik, abenduaren 22ko 409/1998 Dekretuaren bidez (1999ko urtarrilaren 19ko EHAA), lanpostu-zerrendetako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten zieten zehazteko irizpideak ezarri ziren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailei zegokienez.
Otsailaren 27ko 20/2024 Dekretuaren bidez (martxoaren 13ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako –maisu-maistren kidegoa alde batera utzita– lan-legepeko irakasleentzat eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostu-zerrenda onartu zen, 2023-2024 ikasturterako.
Dekretu horretan azaltzen da, halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako zer lanpostu bete ditzaketen maisu-maistren kidegoko funtzionarioek.
Aipaturiko arauetan jartzen duena betetzearren, langileak birbanaketa-prozesua egin da ukitutako ikastetxeetan. Horretarako egindako bileraren baitan gauzatu da prozesu hori, eta bileren aktetan dago jasota prozesuaren emaitza.
Akta horiek eskuartean, zuzenketak egiaztatu ondoren edo atzeman diren akatsak konpondu ondoren, bidezkoa da orain prozesuaren behin betiko emaitzaren berri ematea. Eta horretarako da, hain zuzen ere, agindu hau.
Ondorioz, honako hau
XEDATZEN DUT:
1.– Argitara ematea prozesu honen behin betiko emaitza: lanpostu-zerrenda berriaren arabera egokitzea Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako sare publikoko langileen plantillak; maisu-maistren kidegoaren kasuan, soilik jaso dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuak bete ditzaketen langileak. Honako agiri hauek erabiliko dira horretarako:
a) I. eranskina: lekuz aldatu diren pertsonen zerrenda. Honako hauek adierazten dira horiei buruz: zein lanpostutik aldarazi dituzten, lanpostu horren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data; zein fasek ukitu dituzten, eta atxikipen-mota.
b) II. eranskina: ezabatuen zerrenda.
c) III. eranskina: beste lanpostu batera berratxikitako pertsonen zerrenda. Honako hauek adierazten dira horiei buruz: zein lanpostutara berratxiki dituzten, espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data zehaztuz; prozesuaren zein fasetan berratxiki diren, eta atxikipen-mota.
d) IV. eranskina: Aurreko prozesuetan lekuz aldaturik gertatu eta, orain, atzera plazaren erabateko titulartasuna lortu dutenen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data ere zehaztu dira, baita prozesuaren zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota ere.
e) V. eranskina: Integrazio- edo transformazio-prozesuetan parte hartu duten pertsonen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data ere zehaztu dira, baita atxikipen-mota ere.
f) VI. eranskina: prozesuan parte hartu duten maisu-maistren zerrenda, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuei dagokienez.
2.– Langileak birbanatzeko prozesu honek 2023-2024ko ikasturtearen hasieratik aurrera izango ditu ondorioak.
Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete hezkuntzako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 20a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.