Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2024ko apirilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1653

219/2024 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Zerbitzu Orokorretako (Mantentze-lanak) Taldeburua lanpostua betetzeko, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Hutsik dago Zerbitzu Orokorretako (Mantentze-lanak) Taldeburua lanpostua Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, eta bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau erkidearekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoarekin, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du deialdi publikoa iragartzea, lanpostu hori izendapen askez betetzeko, honako oinarri hauen arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdian parte hartu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratuduna), eta plaza jabetzan edukitzea C3/D3 lanbide-taldean.

b) C3/D3 lanbide-taldeari dagokion titulazioa edukitzea.

c) Gutxienez, 2 urteko esperientzia edukitzea C3/D3 lanbide-taldean.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzaren Euskara Planean ezarritako gainerako betekizunak.

2.– Aintzat hartzekoak diren merezimenduak.

a) Lantaldeak antolatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.

b) Esperientzia izatea mantentze prebentiboko eta zuzentzaileko lanak programatzen, eta kontratekin eta azpikontratekin jarduerak koordinatzen.

c) Prestakuntza eta esperientzia izatea iturgintza- eta klimatizazio-instalazioetan, eta horiek mantentzeko lanetan.

d) Esperientzia eta prestakuntza izatea eraikinetako ur-horniduraren eta saneamenduen instalazioen mantentze eraginkorrean. Prestakuntza eta esperientzia izatea legionelosiaren prebentzioan eta kontrolean.

e) Esperientzia izatea eraikinetako mantentze-lanetako hainbat lanketatan.

f) Esperientzia eta prestakuntza izatea autobabeseko, emergentzietako eta lan-arriskuetako sistemetan.

g) Prestakuntza eta esperientzia izatea kudeaketa-tresnetan (SAP, karteldegiak, langileak kudeatzeko sistemak).

h) Aurkeztu ahal izango dira, halaber, lanpostu honetan jarduteko interesgarriak eta baliotsuak gerta daitezkeen bestelako merezimenduak.

3.– Euskararen ezagutza.

Baliozkotuko da bat etorrita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeari buruzko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan ezarritakoarekin, eta hura garatzeko arauekin.

4.– Eskabideak aurkezteko epea.

Interesdunek eskabideak aurkeztuko dituzte Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzan (Maria Diaz Haroko kalea 58, 48010 Bilbo). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideak aurkeztu ahal izango dira, halaber, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan.

Interesdunek eskabide-orrian beteko dituzte datu pertsonal guztiak, eta hura aurkeztuko dute, dokumentaturiko curriculum vitae-rekin batera, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzan (Maria Diaz Haroko kalea 58, 48010 Bilbo).

Hau da eman beharreko dokumentazioa:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile-izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratu finkodun langile izatea egiaztatzen duen agiriarena.

– Eskakizunak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Aintzat hartzekoak diren merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.

I Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposatu ahalko du epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek ez badituzte betetzen bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua izangai horietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.

6.– Hautaketa-prozedura.

Ez dira inolaz ere balioetsiko izangaiek deialdia EHAAn argitaratzen den egunean ez dituzten merezimenduak, ez eta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala aurkeztu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaitzeko ebazpena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea zerbitzu-erakundeko zuzendari-gerentearen ebazpen baten bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea). Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren intranetean eta webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2024ko martxoaren 21a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

ARATXU LOZANO OTERO.


Azterketa dokumentala