Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2024ko apirilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1650

476/2024 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Urologiako Zerbitzu Sanitarioko Buru lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Urologiako Zerbitzu Sanitarioko buru lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legean eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoarekin, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du aipatutako lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarri hauen arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan, eskaerak aurkezteko epeko azken egunean baldintza hauek betetzen dituztela frogatzen dutenek hartu ahal izango dute parte:

a) Estatutupeko, funtzionario edo lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan edo estatutupeko langile finkoa izatea Osasun Sistema Nazionaleko Erakunde Sanitarioetan, eta A1 lanbide-taldekoa izatea.

b) Medikuntzako lizentzia izatea, Urologiako espezialitatean.

c) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea Urologiako FEM gisa.

2.– Deialdia argitaratzea.

Ebazpen hau osorik argitaratu beharko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean.

3.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzan (Gurutzetako Plaza 12, 48903 Barakaldo) aurkeztu beharko dituzte eskabideak. Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, deialdiaren ebazpena dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskaerak.

Interesdunek Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin (CV) batera.

Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

– NANaren, pasaportearen edo gida-baimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratadun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua (Lanpostu Funtzionalen Dekretuaren arabera).

– Ebazpenaren deialdia EHAAn argitaratu arte emandako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua, dagokion kategoria adierazita.

– Bete nahi den zerbitzua kudeatzeko memoria-proiektua.

– Merezimendu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.

Osakidetzaren CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurretik azaldu den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

4.– Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Zuzendaritza Gerentziak, ebazpen baten bidez, prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratuko du Osakidetzaren webgunean, eta, baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoia adieraziko du.

Baztertutako izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak egiteko, aipatutako ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Baztertu izanaren arrazoia zuzendu daitekeen akatsa bada, interesdunei eskatuko zaie, aipatutako behin-behineko zerrenda horren argitalpenaren bidez, ikusitako akatsak zuzen edo nahitaezko dokumentuak bidal ditzaten hamar egun balioduneko epean, eta, jakinaraziko zaie horrela egin ezean prozesutik kanpo geldituko direla behin betiko.

5.– Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta Balorazio Batzordearen osaera.

Erreklamazioak egiteko edota eskabideetako akatsak zuzentzeko epea igarotakoan, Zuzendaritza Gerentziak, ebazpen baten bidez, prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda eta Balorazio Batzordearen osaera argitaratuko ditu, aurreko paragrafoan adierazitako toki beretan. Aipatutako ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena webgunean argitaratzen den egunetik aurrera. Era berean, prozesuko izangaiei ebazpen honen berri emango zaie.

Balorazio Batzordeko burua zuzendari medikoa izango da eta kide hauek izango ditu: zuzendariorde medikoa, langileen zuzendariordea edo, hala badagokio, langileen zuzendaria (idazkari gisa jardungo du eta bozkatzeko ahalmena edukiko du). Horiek denak nahitaez izan beharko dira estatutupeko langile finkoak, karrerako funtzionarioak edo lan-kontratudun langile finkoak, deialdian eskainitako lanpostuaren titulazio-maila berekoak.

Esandakoak ez ezik, beste hiru batzordekide izango ditu batzordeak (bat IVAPek izendatua), hirurak ere izangaiei eskatutako titulazio eta espezialitate berekoak, estatutupeko langile finkoak, karrerako funtzionarioak edo lan-kontratudun finkoak, eta, horrez gain, deialdian eskainitako lanpostu funtzionalaren hierarkia-maila berekoak edo goragokoak.

Batzordeko kide titular bakoitzeko ordezko bat izendatuko da, haren lekua har dezan aurrekoak huts eginez gero. Ordezkoak kide titularrentzat zehaztutako baldintzak bete beharko ditu. Beharrezkoa izanez gero, Osakidetzako beste edozein zerbitzu-erakundetako maila baliokideko langile bat izendatu ahalko da epaimahaiko kide.

Balorazio Batzordeko kide guztiak modu indibidualean izango dira batzorde horretako kide. Funtzionamenduan, independenteak izango dira eta diskrezionalitate teknikoaren babesean jardungo dute, betiere zuzenbidearekiko menpekotasunari kalterik egin gabe.

Balorazio Batzordearen osaerak emakumeen eta gizonen presentzia orekatuaren printzipioa beteko du, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak ezarritakoaren arabera.

Batzordea osatzen duten pertsonek ez dute jardungo baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako inguruabarren bat gertatzen bada, eta hala jakinarazi beharko diote deialdia egin duen agintaritzari. Halako kasuetan, prozesuan parte hartzen duten pertsonek errekusatzea eman ahalko dute edozein unetan, aipatutako lege-testuaren 24. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, Balorazio Batzordeak aipatutako 40/2015 Legearen 15etik 24ra bitarteko artikuluetan zehaztutako arauei egokituko du bere jarduna.

Balorazio Batzordeko kide guztiek hitza eta bozkatzeko ahalmena izango dute. Erabakiak gehiengoz hartuko dira, eta akta batean jasoko dira.

Batzordeak erabateko autonomia funtzionala izango du, prozeduraren legezkotasuna zainduko du, eta objektibotasuna bermatzeaz arduratuko da. Halaber, deialdiaren oinarriak aplikatzean sortzen diren zalantza guztiak argituko ditu, eta horietan aurreikusi ez diren kasuetan zein irizpide erabili behar den erabakiko du. Gainera, izangaiak ebaluatu aurretik, aktan jaso beharko dira ebaluazioko irizpide espezifikoak, oinarriei eta oinarriotan jasotako merezimendu-baremoari jarraituta.

6.– Hautaketa-prozedura.

Izangaien merezimenduen balorazioak fase hauek izango ditu:

a) Kudeaketako memoria-proiektua eta defentsa.

Balorazio Batzordeak deialdi sinesgarria egingo die izangaiei, prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako memoriari dagokion kudeaketa-proiektuaren aurkezpen publikoa egin dezaten. Deialdi hori 72 ordu lehenago egin beharko da gutxienez, eta izangaien agerraldiaren eguna, tokia eta ordua adierazi beharko da. Gainera, deialdi horren iragarki bat argitaratu beharko da Osakidetzaren webgunean.

Oro har, aurkeztutako kudeaketa-proiektuak publikoki azaldu aurretik, Balorazio Batzordeko kideek haiei eragin diezaieketen abstentzio- edo errekusazio-arrazoiak aztertuko dituzte, eta deialdia egin duen organoari jakinaraziko dizkiote.

Ondoren, izangai bakoitzari dei egingo zaio proiektuaren azalpena eta defentsa egin dezan. Gero, elkarrizketa bat egingo da, eta, horren bidez, Balorazio Batzordeko kideek galderak egingo dituzte proiektuan jasotako alderdiei buruz, gehiago argitzeko edo sakontzeko. Proiektuaren azalpena eta defentsa eta elkarrizketa publikoak izango dira.

Izangaien proiektuen aurkezpen publikoa amaitutakoan, Balorazio Batzordeak puntuak emango dizkio hautagai bakoitzari, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz.

b) Merezimenduen balorazioa.

Balorazio Batzordeak hautagai bakoitzaren merezimenduen balorazioa eta puntuazioa egingo du, deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera. Atxikiriko eranskinetan jasotzen da buruzagitzako lanpostuak betetzeko prozesu hauetan aplikatu beharreko merezimenduen baremoa.

c) Akta eta izendapen-proposamena.

Epaimahaiaren aktan, zehazki jaso beharko da epaimahaiko kideek hautagai bakoitzari baremoko atal bakoitzean emandako puntuazioa, baita epaimahaiak hautagaiei emandako puntuazio osoa ere, eta hori ez ezik, epaimahaiak puntuazioak emateko –bai hautagai bakoitzak aurkeztutako zerbitzuaren kudeaketari buruzko memoria-proiektuaren edukiaren puntuazioa, bai egindako aurkezpen publikoaren puntuazioa– oinarritzat hartu dituen alderdiei buruzko azalpen labur bat ere jaso beharko da aktan, beste ataletako puntuazio xehatuaz gain.

d) Izendapena.

Izendatua izateko, prozesu osoko gehieneko puntuazioaren erdia lortu behar da gutxienez, eta proiektua eta haren aurkezpena baloratzeko atalerako finkatutako gehieneko puntuazioaren erdia, nahitaez.

Bestalde, puntuazio handiena lortu duen hautagaiaren aldeko Balorazio Batzordearen proposamena jasoko da aktan.

7.– Prozeduraren Ebazpena.

Hautagaiek aurkeztutako proiektuak eta curriculumeko merezimenduak ebaluatzeko fasea amaituta, Balorazio Batzordeak izendapen-proposamena egingo dio Zuzendaritza Gerentziari, puntuazio handiena lortu duen hautagaiaren alde, eta, proposamenean, modu xehatuan adierazi beharko ditu baremoaren epigrafe bakoitzean hautagaiek lortutako puntuazioa. Ez badago deialdian zehaztutako eskakizunak betetzen dituen hautagairik edo hautagaiek ez badute lortu eskatutako gutxieneko puntuazioa, deialdia hutsik uztea proposatuko du Balorazio Batzordeak. Proposamen hori Osakidetzaren webgunean argitaratuko da.

Zuzendari-gerenteak, proposamena aztertuta, ebazpen bat emango du proposatutako hautagaia deialdiko lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko. Azkeneko kasu horretan, arrazoia adierazi beharko du. Arrazoia hauetako bat izan beharko da:

a) Ez da izangairik aurkeztu.

b) Ez dago deialdiko oinarrietako eskakizunak betetzen dituen izangairik.

c) Ez dago eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu duen izangairik.

Aurreko a) atalaren kasuan, Zuzendaritza Gerentziak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartu ondoren utz dezake hutsik deialdia, izapide gehiagorik egin gabe.

Izendapenaren Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren webgunean argitaratuko da. Ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

8.– Esleipenaren ondorioak.

Zerbitzuburu lanpostua aldi baterako izendatuko da, lau urterako, eta epe hori luzatu ahal izango da Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen (uztailaren 21eko EHAA 138. zk.) 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendaritza nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2024ko otsailaren 20a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.

ERANSKINA

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Urologiako Zerbitzu Sanitarioko burua lanpostua betetzeko deialdiaren merezimenduen baremoa.

Merezimenduen baremoa (gehienez, 66 puntu).

Merezimenduen balorazioak hurrengo faseak edukiko ditu:

I.– Proiektua eta defentsa (gehienez, 30 puntu).

Izangaiek dagokion atalaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko memoria-proiektu bat aurkeztu beharko dute, kalifikazio-epaimahai baten aurrean aurkezpen publikoa egin beharko dute eta epaimahaiko kideek planteatutako galderei erantzun beharko dizkiete.

Fase honen puntuazioa bi atal hauetan xehatzen da:

a)?Atala kudeatzeko aurkeztutako memoria-proiektuaren edukiaren balorazioa (gehienez, 15 puntu).

Kudeaketako memoria-proiektuan, atal hauek garatu beharko dira, gutxienez:

a.1.– Antolaketarekin eta kudeaketarekin lotutako atala (gehienez, 3 puntu).

Zerbitzuaren organigrama, buruzagitza-lanpostuaren funtzioak eta hari atxikitako gainontzeko lanpostuen funtzioak adierazita.

Zerbitzuko buruzagitzaren kudeaketa-plana, hobekuntza-arloak antolatzeko, aztertzeko eta detektatzeko helburuak zehaztuta eta haiek lortzeko behar diren neurriak identifikatuta, eta, horrekin batera, esleitutako giza baliabideak, materialak eta ekonomikoak eraginkortasunez erabiltzeko konpromisoa edo plana.

a.2.– Atal asistentziala (gehienez, 10 puntu).

Zerbitzu asistentzialen zorroaren deskribapena.

Adierazle eta helburu asistentzialak ezartzea, horien jarraipena eta ebaluazioa etengabe egiteko sistemarekin batera.

a.3.– Irakaskuntzari eta ikerketari lotutako atala (gehienez, 2 puntu).

Irakaskuntzaren planifikazioa ezartzea zerbitzuan/atalean.

b) Memoria-proiektuaren ahozko azalpena Balorazio Batzordearen aurrean (gehinez,15 puntu).

Proiektuaren jendaurreko azalpena baloratzean, memoria-proiektua defendatzeko izandako argitasuna eta zehaztasuna hartuko dira kontuan, baita haren arlo garrantzitsuenak azaltzeko gaitasuna ere. Dagokion aktan, kide bakoitzak hautagai bakoitzari emandako puntuazioaren justifikazioa jaso beharko da, proiektuaren defentsaren argitasuna eta zehaztasuna baloratuta eta proiektuaren alderdi esanguratsuenak azaltzeko ahalmena kontuan hartuta.

II.– Merezimenduen balorazioa (gehienez, 30 puntu).

Puntuazioa honela banatuko da:

II.1.– Lan-esperientzia (gehienez, 13 puntu).

– Dagokion espezialitatean fakultatibo gisa zerbitzu eman duen hilabete bakoitzeko: 0,0500 puntu.

– Dagokion espezialitatean atalburu gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.

– Dagokion espezialitatean zerbitzuburu gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

– Administrazio Sanitario Publikoko Zuzendaritza-kargu edo zuzendariorde mediko gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

Kontuan hartuko dira, lan-esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako osasuneko zerbitzu-erakundeetan edo edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandakoak ere.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Ondorio horietarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

II.2.– Prestakuntza, irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena (gehienez, 17 puntu).

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

II.2.1.– Prestakuntza kudeaketaren arloan (gehienez, 3 puntu).

Osasun-kudeaketari lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:

– 20 eta 30 ordu bitartean: 0,2000 puntu.

– 31 eta 50 ordu bitartean: 0,3000 puntu.

– 51 eta 100 ordu bitartean: 0,4000 puntu.

– 101 eta 200 ordu bitartean: 0,5000 puntu.

– 200 ordu baino gehiago: 1,2500 puntu.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkartze zientifikoek emandako eta ziurtatuko ikastaroak baloratu egingo dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

II.2.2.– Espezialitateko etengabeko prestakuntza (gehienez, 3 puntu).

Dagokion lanpostuaren espezialitatearekin lotutako ikastaro bakoitzeko iraupenaren arabera:

– 20 eta 30 ordu bitartean: 0,2000 puntu.

– 31 eta 50 ordu bitartean: 0,3000 puntu.

– 51 eta 100 ordu bitartean: 0,4000 puntu.

– 101 eta 200 ordu bitartean: 0,5000 puntu.

– 200 ordu baino gehiago: 1,2500 puntu.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

II.2.3.– Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu).

– Doktore-titulua: 3 puntu.

– cum laude doktore-titulua: 4 puntu.

– Graduondoko masterra: 2 puntu.

– Unibertsitateko aditu- edo espezialista-titulua: 1 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 1 puntu.

– Doktoretza-ikastaroak: doktoretza-ikastaroetako bikain edo ohorezko matrikula bakoitzeko (10 ikastaro, gehienez): 0,1000 puntu.

Ez dira baloratuko doktoretza-ikastaroak, baldin eta hauetako bat lortzeko balio izan badute: doktore titulua, ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuetako diploma.

II.2.4.– Jarduera zientifikoa (gehienez, 3 puntu).

Dagokion espezialitatearekin lotutako lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak edo komunikazioak aurkezteagatik, eta hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik.

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0, 2500 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 1 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 1,5000 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 0,1500 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 0,6000 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 1 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,2000 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 0,7500 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 1,2500 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 1 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 1 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 1,5000 puntu.

II.2.5.– Irakaskuntzako jarduera (gehienez, 3 puntu).

– Medikuntza Fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko) 1 puntu.

– Medikuntza Fakultateko irakasle titularra, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko) 0,5000 puntu.

– Medikuntza Fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko) 0,2500 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (organo eskudunak emandako izendapen-urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,0500 puntu.

III.– Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu).

Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.


Azterketa dokumentala