Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2024ko apirilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1619

IRAGARKIA. Honen bidez, Ertzaintzako zuzendariak emandako errekerimendua jakinarazten da segurtasun pribatuko prestakuntza-zentro baten baimen- eta funtzionamendu-baldintzak egiaztatzeari buruzkoa den PF-3 espedienteari lotuta.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

1.– Interesduna Ertzaintzako Segurtasun Pribatuko Unitateko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe Bidea 18, Erandio-Bizkaia) ager daiteke 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Horrela, bere esku izango du eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.

2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2024ko martxoaren 21a.

Ertzaintzako zuzendaria,

VICTORIA DE JESÚS LANDA MOÑUX.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala