Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2024ko apirilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1614

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 18koa, Osasuneko sailburuordearena, Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideen osaera aldatu eta eguneratzen duena.

Osasuneko sailburuordearen 2023ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez, Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren (CEIm-E) akreditazioa berritu da eta Batzorde horretako kideak izendatu dira.

Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideak aldatzeko eskabidea jasota, eta abenduaren 14ko 244/2021 Dekretuak (Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa sortu eta arautzekoak) eta Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduak (Euskal Autonomia Erkidegoan Ikerkuntza Klinikoko Batzorde Etikoak akreditatzekoak) ezarritakoaren arabera, eta martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuak (Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak) 8.2.d) artikuluan esleitutako eginkizunak betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kide gisa aldatu eta berrestea honako pertsona hauek:

Batzordeburua:

Iñigo De Miguel Beriain jauna, Zuzenbidean lizentziaduna. Datuen babesean aditua.

Batzordeburuordea:

Iciar Alfonso Farnós andrea, Farmakologia klinikoko mediku-espezialista eta Bioetikan prestakuntza egiaztatua duena.

Idazkaria:

Maria Rodriguez Velasco andrea, Farmazian lizentziatua.

Kideak:

María Teresa Audicana Berasategui andrea, mediku espezialista.

Ignacio Díez González jauna, mediku espezialista.

Saioa Domingo Echaburu andrea, ESIko farmazialaria.

José María González de Castro, Zuzenbidean lizentziaduna.

Blanca Sampedro Andrada andrea, mediku espezialista.

Miguel Ángel Goenaga Sánchez jauna, mediku espezialista.

María José López Varona andrea, Medikamentuei buruz Informatzeko Euskal Zentroko farmazialaria.

José Ignacio Pijoán Zubizarreta jauna, Epidemiologia klinikoko mediku espezialista.

Iratxe Urreta Barallobre andrea, Epidemiologia klinikoko mediku espezialista.

Eva Ferreira González de Viñaspre andrea, mediku espezialista.

Jesús Ángel Molinuevo Tobalina jauna, pazienteen interesen ordezkaria.

Ana Blanca Yoller andrea, mediku espezialista.

Ignacio Garitano Gutiérrez jauna, Epidemiologia klinikoko mediku espezialista.

Miguel Ángel Morán Rodríguez jauna, mediku espezialista.

Isabel Tejada Mínguez andrea, Biologian lizentziaduna.

Lara Olazar Gómez andrea, mediku espezialista.

Cristina Alfaro Autor andrea, mediku espezialista.

Estíbaliz Cristóbal Domínguez andrea, erizaintzan diplomaduna.

Víctor Bustamante Madariaga jauna, mediku espezialista.

Pedro González Fernández jauna, mediku espezialista.

Helena Barrasa González andrea, mediku espezialista.

Laura Serrano de Lucas andrea, ESIko farmazialaria.

Vanesa Regulez Campo andrea, erizaintzako graduatua.

Bigarrena.– Emandako akreditazioa berrestea, Osasuneko sailburuordearen 2023ko abenduaren 14ko Ebazpenean ezarritakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa berritu zen.

Hirugarrena.– Kideen osaeran beste aldaketarik badago, Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoak berriz eskatu beharko du aldatzeko, hilabete lehenago.

Laugarrena.– Era berean, Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren baldintza eta egoeretan dauden aldakuntzak berariaz jakinarazi beharko zaizkio Osasuneko sailburuordeari, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, aldakuntzak gertatu eta hilabeteko epean.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio osasuneko sailburuari, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Prozedura Erkidearenak) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 18a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala