Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2024ko apirilaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1575

IRAGARKIA, uren aprobetxamendurako emakida bat ematen duen ebazpenean egindako akatsen zuzenketa interesdunei jakinarazteko dena.

Jabari Publiko Hidraulikoa Kudeatzeko Zuzendaritzaren Emakiden Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, ezagutzera ematen da ezen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez zuzentzen direla ur-aprobetxamendurako emakida bat ematen duten ebazpenetan atzemandako akatsak, zeinen ezaugarriak iragarki honen eranskinean zehazten baitira.

Ekainaren 23ko, Uren 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean, ebazpen honen kontrako gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 21a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko otsailaren 20koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala