64. zk., 2024ko apirilaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1573
IRAGARKIA, Eustat-Euskal Estatistika Erakundeak estatistika-eragiketen emaitzak daudela jakinarazteko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak daudela:
– Industria Produkzioaren Indizea (IPI) – 2023ko abendua.
– Txikizkako merkataritzaren indizea (TMI), 2023ko 4. hiruhilekoa.
– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko atala.
– Heriotzen estatistika (HERE) 2023ko 3. hiruhilekoa.
– Sektore publikoaren estatistika.
– Merkataritzaren indizea (MI) 2023ko 4. hiruhilekoa.
– Merkatuko beste zerbitzu batzuen indizea (MZI), 2023ko 4. hiruhilekoa.
– Kanpo-merkataritzaren estatistika (EKOMEX), 2023ko abendua.
– Ezkontzen estatistika (EZKE), 2023ko 3. hiruhilekoa.
– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta, 2024ko urtarrila.
– e-administrazioaren barometroa.
– Eraikuntzako kostuen indizea (EEKI), 2024ko urtarrila.
– Eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko estatistika.
– Eraikuntzaren koiuntura-indizea (EKI), 2023ko 4. hiruhilekoa.
– Jaiotzen indize estatistikoa (JAIE), 2023ko 3. hiruhilekoa.
– Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritzaren indizea, urtarrila.
– Euskal AEko sektore publikoko langileen estatistika.
– Higiezinen salerosketaren estatistika.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 29a.
EUSTATeko zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.