Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2024ko apirilaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1571

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legea urratzeagatik irekitako SV-20-2023-255-D zehapen-espedienteari buruz egindako ebazpen-proposamena.

Ebazpen-proposamen hori aurrez aurre jakinarazten saiatu arren, jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen-proposamen horren aurka, alegazioak aurkezteko epea 10 egunekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Ebazpenaren testu osoa eskuragarri duzu Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Hori guztia jendaurrean jartzen da eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen, haiei banaka egindako jakinarazpentzat joko baita.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 15a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala