Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2024ko apirilaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1562

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 23koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat, 2024ko otsailaren 22koa. Akordio hori honako lege honen arlokoa da: 7/2023 Legea, ekainaren 29koa, Euskal Zibersegurtasun Agentzia sortzekoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako akordioa lortuta, eta bat etorriz artikulu horren c) letran ezarritakoarekin, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordioa, Euskal Zibersegurtasun Agentzia sortzeko ekainaren 29ko 7/2023 Legearen gainekoa (ikus eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 23a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, honako lege honen arlokoa: 7/2023 Legea, ekainaren 29koa, Euskal Zibersegurtasun Agentzia sortzekoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak akordio hau hitzartu du:

I.– Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioaren bidez, Euskal Zibersegurtasun Agentzia sortzeko ekainaren 29ko 7/2023 Legearen 2. artikuluaren inguruan agertutako desadostasunak aztertu eta konpontzeko proposamena egin zen. Bada, lantalde horrek aurretik egindako negoziazioekin bat etorriz, bi aldeek uste dute desadostasun horiek konponduta geratu direla, konpromiso eta gogoeta hauen arabera:

Bi aldeak bat datoz esaterakoan Euskal Zibersegurtasun Agentziaren eginkizunak, Legearen 2. artikuluan aurreikusitakoak –zibersegurtasuna sustatzea eta koordinatzea Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legeak mugatutako euskal sektore publikoan, sektore horren eskumeneko informazio-sistemen segurtasunaren eta sare elektronikoen segurtasunaren esparruan; eta Euskal Autonomia Erkidegoa, bertako Administrazio publikoa, herritarrak eta enpresa-sarea zibersegurtasunean eta garapen digital seguruan treba daitezen babestea eta bultzatzea–, Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren araugintza- eta administrazio-ahalak erabiliz aplikatu eta garatuko direla, konstituzionaltasunaren blokearekin eta Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziarekin bat etorriz, bereziki zibersegurtasunaren eta kanpo-ekintzaren arloei dagokienez.

II.– Lortutako akordioa dela-eta, bi aldeek konpondutzat jotzen dituzte adierazitako desadostasunak, eta planteatutako eztabaida amaitutzat ematen dute.

III.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroa,

ÁNGEL VÍCTOR TORRES PÉREZ.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala