64. zk., 2024ko apirilaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (106 KB - 2 orri.)
- EPUB (160 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1559
EBAZPENA, 2024ko martxoaren 13koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 191/2003 Dekretuan jasotzen diren laguntzen erakunde onuradunen zerrenda (191/2003 Dekretua, uztailaren 29koa, enpresarien elkarteei eta erakunde sindikalei dirulaguntzak ematea arautzen duena haien jarduera-eremuen berezko gaietan hobetzera zuzendutako prestakuntza-planak garatzeko).
Uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuak 12.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, dirulaguntza publikoak emateko ezinbestekoa den publikotasun-printzipioa betetzeak dakartzan ondorioetarako, eta hargatik eragotzi gabe ebazpena berariaz eta banan-banan jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da xedapen honen babesean emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda, bai eta emandako dirulaguntzak aldatu zaizkien erakundeen zerrenda ere.
Lan eta Enpleguko sailburuaren 2019ko ekainaren 19ko Aginduaren eta 2020ko uztailaren 31ko Aginduaren bidez eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko irailaren 1eko Aginduaren bidez deitu ziren uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan 2019, 2020 eta 2021 urteetarako aurreikusi diren laguntzan.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 191/2003 Dekretuan jasotzen diren laguntzen erakunde onuradunen zerrenda (191/2003 Dekretua, uztailaren 29koa, enpresarien elkarteei eta erakunde sindikalei dirulaguntzak ematea arautzen duena haien jarduera-eremuen berezko gaietan hobetzera zuzendutako prestakuntza-planak garatzeko). Laguntza horiek 2019, 2020 eta 2021 urteetan deitu ziren Lan eta Enpleguko sailburuaren 2019ko ekainaren 19ko Aginduaren eta 2020ko uztailaren 31ko Aginduaren bidez eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko irailaren 1eko Aginduaren bidez (hurrenez hurren), espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita. Ebazpen honen eranskinean daude datu horiek.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 13a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.