Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2024ko apirilaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1558

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 13koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 232/2021 Dekretuan jasotzen diren laguntzen erakunde onuradunen zerrenda (232/2021 Dekretua, azaroaren 9koa, enpresa- eta sindikatu-erakundeentzako dirulaguntzak arautzekoa, beren jarduera-esparruei dagozkien gaietan erakunde horiekin lotutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak garatzeko).

Azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuak 14.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, soilik publikotasun-printzipioa betetzeak dakartzan ondorioetarako, eta hargatik eragotzi gabe ebazpena berariaz eta banan-banan jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da xedapen honen babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, esleitutako zenbatekoak adierazita, bai eta emandako dirulaguntzak aldatu zaizkien erakundeen zerrenda ere.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2023ko irailaren 6ko Aginduaren bidez deitu ziren azaroaren 9ko 232/2021 Dekretua ezarritako 2023. urterako laguntzak.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 232/2021 Dekretuan jasotzen diren laguntzen erakunde onuradunen zerrenda (232/2021 Dekretua, azaroaren 9koa, enpresa- eta sindikatu-erakundeentzako dirulaguntzak arautzekoa, beren jarduera-esparruei dagozkien gaietan erakunde horiekin lotutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak garatzeko). Laguntza horiek 2023ko ekitaldian deitu ziren, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2023ko irailaren 6ko Aginduaren bidez, espediente-zenbakia, erakundearen izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita. Ebazpen honen eranskinean daude datu horiek.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 13a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

ERANSKINA
ERAKUNDE ONURADUNAK ETA DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA

2023. urtea.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala