64. zk., 2024ko apirilaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (275 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1553
EBAZPENA, 2024ko martxoaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Gilen Bernaola Bilbao jaunak gainditu egin duela 2023ko azaroaren 13ko Ebazpenak (2023ko azaroaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Meatze Prospekzio eta Ikerkuntza» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Gilen Bernaola Bilbao jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***3521**. Kodea: PLC8L1 – D00151-3, jakintza arloa: Meatze Prospekzio eta Ikerkuntza. Saila: Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Eman beharreko gaiak: «Geologia» «Zundaketak eta Injekzioak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2024ko martxoaren 20a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.