Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2024ko apirilaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1552

703/2024 EBAZPENA, martxoaren 19koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ainhoa Fernández de Romarategui Gómez andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Atal Sanitarioko buru (Ginekologia, Antzutasun eta Giza Ugalketa Arloa), aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen urriaren 2ko 2097/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Atal Sanitarioko Burua (Ginekologia, Antzutasun eta Giza Ugalketa Arloa) lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2023ko urriaren 17ko EHAA 198. zk. eta 2023ko azaroaren 13ko EAO 271. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ainhoa Fernández de Romarategui Gómez andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Atal Sanitarioko buru (Ginekologia, Antzutasun eta Giza Ugalketa Arloa).

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluaren hirugarren arau erkidearekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ainhoa Fernández de Romarategui Gómez andrea izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Atal Sanitarioko buru (Ginekologia, Antzutasun eta Giza Ugalketa Arloa).

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2024ko apirilaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatuak epe hori amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jaso eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargugabetu daiteke izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunei eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 19a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala