64. zk., 2024ko apirilaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1551
702/2024 EBAZPENA, martxoaren 19koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez José María Bruña Pérez jauna izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Atal Sanitarioko buru (Fetuaren Diagnostikoa eta Jaiotza inguruko Medikuntza), aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen urriaren 2ko 2096/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Atal Sanitarioko Burua (Fetuaren Diagnostikoa eta Jaiotza inguruko Medikuntza) lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2023ko urriaren 17ko EHAA 198. zk. eta 2023ko azaroaren 13ko EAO 271. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, José María Bruña Pérez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Atal Sanitarioko buru (Fetuaren Diagnostikoa eta Jaiotza inguruko Medikuntza).
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau erkidearekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– José María Bruña Pérez jauna izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Atal Sanitarioko buru (Fetuaren Diagnostikoa eta Jaiotza inguruko Medikuntza).
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun 2024ko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatuak epe hori amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jaso eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargugabetu daiteke izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunei eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 19a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.