62. zk., 2024ko martxoaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1513
IRAGARKIA, 2024ko martxoaren 19koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako eskaerari lotutako Biyak-Bat zentral hidroelektrikoaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena: «Hernaniko udal-mugartean (Gipuzkoa), Urumea ibaiko 6.000 l/s ura aprobetxatuz energia elektrikoa ekoizteko baimen-eskaerari lotutakoa». Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak egin du eskaera.
48/2020 Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan (48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak) eta 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan (24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa) ezarritako ondorioetarako, eta bat etorriz Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira instalazio-proiektua eta Biyak-Bat zentral hidroelektrikoaren ingurumen-inpaktuaren azterketa.
Espedientea: 20-GE-Z-2023-00004.
– Eskaeraren helburua: Ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
– Xedea: ur kontinentalak aprobetxatzea energia elektrikoa ekoizteko.
– Eskatzailea: Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA.
– Kokalekua eta tartean dagoen udal-mugartea: Hernani (Gipuzkoa).
– Proiektuaren eta azterketaren funtsezko ezaugarriak: eskatutako aprobetxamenduko ura hartzeko presa ES2120015 (Urumea ibaia) Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) dago, Natura 2000 Sareko Gune Babestuetan. Instalazioak eraikita daude aurreko emakida baten bidez. Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa erakunde autonomoari eskatutako emakidaren barruan dago.
– Ekipoen ezaugarri teknikoak: sorkuntza ekipoa, ardatz horizontaleko Kaplan turbina, 272 kVA-ko itxurazko potentzia, 240 KW-ko potentzia eraginkorra, 301,5 b/min, gehienez 6.000 l/s-ko emarirako dimentsionatua eta 4,23 m-ko jauzi garbia, 380 V-ko sorkuntza-tentsioa, 500 KW-ko transformadore 1.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak, ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozeduran, ezartzen du organo substantiboaren zereginak direla proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzeko izapidea eta eragindako administrazio publikoei eta interesdunei egin beharreko kontsultak. Horixe bera ezartzen du, halaber, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak.
Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza da energiari lotutako espediente hau ebazteko organo eskuduna, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (2021-03-05eko EHAA), Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, ematen dizkion eskumenez baliatuz.
Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera, dokumentazioa azter dezaten Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 20006, Donostia) eta Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuen jendaurreko informazioan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/, eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Donostia, 2024ko martxoaren 19a.
Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
AGUSTÍN AROSTEGI ARTETXE.