Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2024ko martxoaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1511

IRAGARKIA, 2024ko martxoaren 18koa, Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira zenbait enpresaren Amiantoaren Arriskupeko Enpresen Erregistroko inskripzioa ezeztatzen duten ebazpenak.

Ezinezkoa izan da jakinaraztea 2024ko otsailaren 14ko ebazpen horiek, Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako lurralde-ordezkariarenak, eranskinean zerrendatzen diren enpresei.

Horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen horien bidez, enpresa horien Arabako Lurralde Historikoko Amiantoaren Arriskupeko Enpresen Erregistroko inskripzioa ezeztatu egiten da.

Enpresa horiei jakinarazten zaie ebazpenek ez diotela amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Zerrendan aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 18a.

Arabako Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala