62. zk., 2024ko martxoaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1507
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 202/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
202/2023 prozedura laburtua. Prozedura horretan, izangai batek errekurtsoa aurkeztu zuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen eskatzaileak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, epaimahai kalifikatzaileak 2023ko maiatzaren 4ko bilkuran hartutako erabakien aurkakoa.
Ebazpen hori Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehena kategoriara igotzeko hautaketa-prozesuaren barruan eman da, zeina PLEAko zuzendari nagusiaren 2022ko azaroaren 30eko Ebazpenaren bidez deitu baitzen.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2024ko martxoaren 12a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.