62. zk., 2024ko martxoaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (106 KB - 3 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1506
AGINDUA, 2024ko martxoaren 19koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko zenbait kideren kargu-uztea formalizatzeko eta kideak izendatzeko dena.
Martxoaren 18ko 54/2008 Dekretuak Euskadiko Museoen Aholku Batzordearen osaera, izendapen-sistema, antolaketa eta funtzionamendu-araubidea erregulatzen ditu, Euskadiko Museoei buruzko abenduaren 1eko 7/2006 Legean xedatutakoaren esparruan.
Dekretu horren 4. artikuluak ezartzen duenez, Euskadiko Museoen Aholku Batzordearen lehendakaria museo-gaietan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuordea izango da, eta lehendakariordea, arlo horren ardura duen zuzendaria.
Era berean, 4. artikulu horrek ezartzen du gehienez ere hamar kide izendatuko direla; horietatik hiru foru-aldundiek izendatuko dituzte; bat, Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL), eta beste sei, Eusko Jaurlaritzan kulturaren alorreko eskumenak dituen saileko titularrak.
Bestalde, 54/2008 Dekretuaren 5. artikuluak dioenez, Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kideen kargualdia lau urtekoa izango da, duten karguagatik kide direnen kasuan izan ezik, eta iraupen bereko aldietarako berritu ahal izango da. Kargualdia amaitutakoan, beren eginkizunak betetzen jarraituko dute, harik eta beren ondorengoen izendapenak ondorioak izan arte.
Gaur arte, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko martxoaren 12ko Aginduaren bidez arautu izan da Kontseiluko kideen osaera. Agindu horren bidez, aditzera ematen da Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kide batzuk kargutik kendu eta beste batzuk izendatzen direla (2019ko martxoaren 20ko EHAA, 55. zk.).
Lau urteko epea igaro da Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko aurreko kideak izendatu zirenetik eta horren berri eman zenetik, eta agerian geratu da beharrezkoa dela Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kideen egungo osaera berritzea.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kide hauek kargutik kentzea, eta egindako lanarengatik eskerrak ematea:
Arabako Foru Aldundiaren ordezkaria:
– Javier Fernández Bordegarai jauna.
Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaria:
– Zuriñe Miren Antoñana Ozaeta andrea.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaria:
– Carlos Olaetxea Elosegi jauna.
EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkaria:
– Fernando Pérez Gómez jauna.
Euskal Autonomia Erkidegoak jabetzan edo kudeaketan parte hartzen duen museoen ordezkariak:
– Beatriz Herráez Diéguez andrea.
– Miguel Zugaza Miranda jauna.
Euskadiko Museoen Sistema Nazionalean sartuta dauden titulartasun publiko edo pribatuko gainerako museo eta bildumen ordezkariak:
– Susana Soto Aranzadi andrea.
– José Antonio Ruíz de Azua jauna.
Museologian espezializatutako esparru profesionalaren ordezkariak:
– Iñaki Arrieta Urtizberea jauna.
– Lucia Aguirre López andrea.
Bigarrena.– Pertsona hauek izendatzea Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kide:
Arabako Foru Aldundiaren ordezkari:
– Javier Fernández Bordegarai jauna.
Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari:
– Asier Madarieta Juaristi jauna.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari:
– Carlos Olaetxea Elosegi jauna.
EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkari:
– Fernando Pérez Gómez jauna.
Euskal Autonomia Erkidegoak jabetzan edo kudeaketan parte hartzen duen museoen ordezkari:
– Beatriz Herráez Diéguez andrea.
– Miguel Zugaza Miranda jauna.
Euskadiko Museoen Sistema Nazionalean sartuta dauden titulartasun publiko edo pribatuko gainerako museo eta bildumen ordezkari:
– Susana Soto Aranzadi andrea.
– Garazi Arrizabalaga Cabrerizo andrea.
Museologian espezializatutako esparru profesionalaren ordezkari:
– Lucía Aguirre López andrea.
– Fernando Bartolomé García jauna.
Idazkari, hitzarekin baina botorik gabe:
– Nerea Ruiz de Gauna Hernández andrea.
Hirugarrena.– Euskadiko Museoen Aholku Batzordea osatzen duten kideen osaera argitara ematea, honen arabera:
– Lehendakaria: Andoni Iturbe Amorebieta jauna, Kulturako sailburuordea.
– Lehendakariordea: Mikel Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako titularra.
– Batzordekideak:
– Javier Fernández Bordegarai jauna, Arabako Foru Aldundiaren ordezkaria.
– Asier Madarieta Juaristi jauna, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaria.
– Carlos Olaetxea Elosegi jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaria.
– Fernando Pérez Gómez jauna, EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkaria.
– Beatriz Herráez Diéguez andrea, Euskal Autonomia Erkidegoak jabetzan edo kudeaketan parte hartzen duen museoen ordezkaria.
– Miguel Zugaza Miranda jauna, Euskal Autonomia Erkidegoak jabetzan edo kudeaketan parte hartzen duen museoen ordezkaria.
– Susana Soto Aranzadi andrea, Euskadiko Museoen Sistema Nazionalean sartuta dauden titulartasun publiko edo pribatuko gainerako museo eta bildumen ordezkaria.
– Garazi Arrizabalaga Cabrerizo andrea, Euskadiko Museoen Sistema Nazionalean sartuta dauden titulartasun publiko edo pribatuko gainerako museo eta bildumen ordezkaria.
Lucía Aguirre López andrea, museologian espezializatutako esparru profesionalaren ordezkaria.
– Fernando Bartolomé García jauna, museologian espezializatutako esparru profesionalaren ordezkaria.
– Idazkaria: Nerea Ruiz de Gauna Hernández andrea, museoen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzari atxikitako langilea. Hitza izango du, baina botorik ez.
Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, denek jakin dezaten. Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 19a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.