62. zk., 2024ko martxoaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 3 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1498
191/2024 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Atal Korporatiboko Burua-2 lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia: Giza Baliabideen Zuzendaritzan, Garapen eta Prestakuntzako Zuzendariordetza, Ebaluazio eta Garapen Zerbitzu Korporatiboan (Ebaluazio eta Garapen arloa).
Aurrekusita dago Giza Baliabideen Zuzendaritzako Ebaluazio eta Garapeneko Zerbitzu Korporatiboko 2. buruaren lanpostu hutsa betetzeko deialdia egin da (Garapen eta Prestakuntzako Zuzendariordetza). Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen hirugarren arau komunaren 28. artikuluan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Giza Baliabideen Zuzendaritza honek, honako atxikipen eta oinarri hauen arabera
OINARRIAK
1.– Lanpostuaren atxikipena.
Atxikipena: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia. Ebaluazio eta Garapeneko Zerbitzu Korporatiboko Giza Baliabideen Zuzendaritza, Garapen eta Prestakuntzako Zuzendariordetza.
Lanaldia: zatitua. (Vitoria-Gasteiz).
Euskarako 3. hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun data: 2023ko otsailaren 14a).
2.– Parte hartzeko betekizunak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Pertsonal finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, eta lanpostua jabetzan izatea A1/A2 lanbide-taldean.
b) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia A1/A2 lanbide-taldean.
c) Titulazio akademikoa: lizentziatura/gradua Zuzenbidean, Enpresa, Ekonomia eta Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan, Psikologian, Soziologian eta Industria Antolamenduko Ingeniaritzan, edo beste lizentziatura edo gradu bat ezagutza-adar horietakoren batean graduondoko prestakuntzarekin.
d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko eta Osakidetzako Euskara Planeko gainerako betekizunak.
3.– Lanpostuaren eginkizunak.
– Zerbitzu-erakunde guztietan pertsonak ebaluatzeko sistemen hedapena planifikatzea eta koordinatzea, Osakidetzan ezarritako sistema eta ereduetan oinarrituta.
– Osakidetzako ebaluazio- eta garapen-zerbitzuen plangintza estrategikoa eta operazionala koordinatzea.
– Sistemak eta tresnak korporatiboki kudeatzea, garapena gainerako tresnekin koordinatuz, Osakidetzan ezagutzaren kudeaketa garatzen laguntzeko (curriculum vitaea...).
– Osakidetzako pertsonen gogobetetzea ebaluatzeko sistemak koordinatu eta zuzentzea.
– Osakidetzan ezagutzaren kudeaketa zabaltzen, gaitzen eta sustatzen laguntzea, Garapen eta Prestakuntzako Zuzendariordetzako gainerako zerbitzu korporatiboekin koordinatuta eta Osakidetzak ezarritako estrategiarekin lerrokatuta.
4.– Ezagutza espezifikoak.
Prestakuntza eta/edo esperientzia profesionalak Osakidetzan ebaluatzen eta garatzen, batez ere honako eremu hauetan:
– Kudeaketa aurreratuko ereduak ebaluatzeko sistemetan prestakuntza eta/edo esperientzia izatea.
– Zuzenbide publikoaren arloko oinarrizko prestakuntza eta/edo ezagutzak.
– Proiektu konplexuak kudeatzeko eta zuzentzeko prestakuntza eta/edo esperientzia.
– Prestakuntza eta/edo esperientzia ezagutzaren kudeaketako sistema aurreratu eta berritzaileetan.
– Ebaluazio- eta garapen-arloaren aurrerapena eta garapen informatikoa bultzatzen duten kudeaketa informatikoko tresnak erabiltzeko prestakuntza eta/edo esperientzia.
Era berean, interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu horretan jarduteari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.
5.– Euskararen ezagutza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.
6.– Eskabideak aurkezteko epea.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaea agiriarekin, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, honako helbide honetan: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.
Dokumentazioak honako forma hau izan beharko du:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionarioaren edo estatutupeko langilearen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVen aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak, baina egoera hori izangaiaren eskabidean adierazi beharko da.
7.– Balorazio Batzordea.
Balorazio Batzorde bat eratuko da, Giza Baliabideak Hautatu eta Betetzeko zuzendariordea edo hark eskuordetutako pertsona buru dela, eta, horrez gain, Garapen eta Prestakuntzako zuzendariordea, Partaidetza eta Berdintasuneko zerbitzuburua eta Horniketa Zerbitzuko burua (idazkari-lanak egingo ditu, eta hitza eta botoa izango ditu).
Batzordeak, eskaerak baloratu ondoren, eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du, eta horiek hautagaiei jakinaraziko zaizkie.
Izangaien balorazioa egin ondoren, eta hura aztertu ondoren, proposamena egingo da, dagokion izendapena formalizatzeko. Izangaiak eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, epaimahaiak, arrazoitutako txostena egin ondoren, bete gabe uztea proposatu ahal izango du.
Batzordearen bilkura bakoitzaren akta egingo da. Bertan, honako hauek jasoko dira: aurkeztutako izangaiak, egindako eginbide osagarriak (halakorik balego), eta lanpostua pertsona horietako bati esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia bete gabe uzteko kontuan hartu diren arrazoiak.
8.– Hautaketa-prozedura.
Inola ere ez dira kontuan hartuko deialdia EHAAn argitaratzen den egunean ez dauden merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
9.– Prozedura amaitzen duen ebazpena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen bidez amaituko da hemen hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo bete gabe uztea). Ebazpen hori Osakidetzako intranetean eta web orri korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.
10.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.