62. zk., 2024ko martxoaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 3 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1497
115/2024 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan Erizaintzako Ondoko lanpostu bat izendapen askez betetzeko.
Uribeko ESIko Erizaintzako Ondoko lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarri hauen arabera
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea B1 talde profesionalean.
b) B1 (Diplomadun sanitarioak) taldeari dagokion titulazioa edukitzea.
c) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea B1 lanbide-taldean.
d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.
2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.
– Esperientzia eta/edo prestakuntza izatea Erizaintzako Unitateen kudeaketan (Larrialdiak, Kirurgikoak, Endoskopiak).
– Esperientzia pazientearen arretan.
– Gaitasuna plangintza, antolakuntza eta talde kudeaketan.
– Bete nahi den eremuaren kudeaketaren Memoria-Proiektua.
Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein meritu aurkeztu ahalko da.
3.– Euskararen ezagutza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Goieta 32, 48610 Urduliz). Horretarako, 10 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahal izango dira eskaerak.
Interesdunek Uribeko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea (Goieta 32, 48610 Urduliz), beren datu pertsonal guztiekin, Memoria-Proiektuarekin eta Curriculum Vitae dokumentatuarekin batera.
Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.
5.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, Zuzendari-gerentea edo hark eskuordetzen duena izanik batzordeburua. Hauek izango dira bertako partaideak: Erizaintzako Zuzendaria, Langileen Zuzendaria (idazkari izango dena, ahots eta botoarekin) eta kide bi, izangaiei eskatutako titulazioa izan beharko dutenak.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Batzordeak lanpostua hutsik uztea proposa dezake, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek bete beharreko baldintzak betetzen ez badituzte.
Akta egingo da Batzordea batzartzen den bakoitzean. Horretan, aurkeztutako izangaiak zerrendatuko dira, eta lanpostua izangaietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.
6.– Hautaketa-prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu ez diren merituak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Prozedura amaitzeko ebazpena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko zuzendari-gerentearen Ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo bete gabe uztea). Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta baita Uribeko ESIko intranetean zein webgune korporatiboan ere argitaratuko da.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Urduliz, 2024ko martxoaren 12a.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (Martxoaren 30eko 170/2021 Ebazpena).
Uribeko ESIko Langileen zuzendaria,
IANIRE LAMIKIZ MOREIRA.