58. zk., 2024ko martxoaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (1118 KB - 96 orri.)
- EPUB (3050 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1422
HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 21/2024 Dekretua, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetako maisu-maistren plantilla organikoak onartzen dituena Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan eta Hezkuntza Ordezkaritzetan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Gisa horretako hutsak atzeman dira otsailaren 27ko 21/2024 Dekretuaren eranskinetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetako maisu-maistren plantilla organikoak onartzen dituena Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan eta Hezkuntza Ordezkaritzetan (2024ko martxoaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 53. zk.). Beraz, sei eranskinak osorik argitaratzen dira berriz.