Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2024ko martxoaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1421

AGINDUA, 2024ko martxoaren 11koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez zehazten baitira Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeetako gastuak mugatzeko ezarritako zenbatekoak.

Lehendakariaren otsailaren 26ko 7/2024 Dekretuaren bidez (otsailaren 27ko EHAA), Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak deitu dira, 2024ko apirilaren 21erako.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 147. artikuluak ezartzen ditu alderdi, federazio, koalizio eta hautesle-elkarteen hauteskunde-gastuen muga zehazteko arauak, horiek aurkezten diren hauteskunde-barrutietako legezko biztanleria kontuan hartuta.

Hauteskunde-gastuen muga kalkulatzeko, aintzat hartuko da Lurralde Historiko bakoitzeko legezko biztanleriari dagokion biztanle-kopurua, abenduaren 5eko 1085/2023 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, zeinaren bidez ofizialtzat jotzen baitira 2023ko urtarrilaren 1eko udal-erroldaren berrikuspenaren ondoriozko biztanleria-zifrak (BOE, 306. zk., 2023ko abenduaren 23koa).

Era berean, deialdia egin ondoren, legean jasotako zenbatekoen eguneratzeak ezartzen duena ere kontuan hartu behar da. Eguneratze hori Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2024ko martxoaren 4ko Aginduaren bidez egin da (Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak eguneratzeko Agindua. EHAA, 48. zk., 2024ko martxoaren 6koa).

Hori guztia horrela izanik, hauteskunde-zerrenden hauteskunde-gastuak mugatzeko zenbatekoak zehazten dira.

Horrenbestez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Arabako hauteskunde-barrutirako, hauteskunde-gastuen muga hau izango da: laurehun eta hamasei mila eta zazpi euro eta laurogeita bi zentimo (416.007,82).

Bigarrena.– Bizkaiko hauteskunde-barrutirako, hauteskunde-gastuen muga hau izango da: zortziehun eta hogeita hamaika mila bostehun eta hogeita bi euro eta hogeita hamaika zentimo (831.522,31).

Hirugarrena.– Gipuzkoako hauteskunde-barrutirako, hauteskunde-gastuen muga hau izango da: seiehun eta hamalau mila zortziehun eta laurogeita zazpi euro eta hogeita hamabi zentimo (614.887,32).

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hauteskunde-barrutietan aurkezten diren alderdi, federazio, koalizio edo hautesle-elkarteei dagokienez, hauteskunde-gastuen muga hau izango da: milioi bat zortziehun eta hirurogeita bi mila laurehun eta hamazazpi euro eta berrogeita sei zentimo (1.862.417,46).

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 11.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala